ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Artikuluak hautatzeko erabilitako Prozedura


Enviado por   •  11 de Diciembre de 2023  •  Informes  •  2.597 Palabras (11 Páginas)  •  16 Visitas

Página 1 de 11

Kokainaren Dependentzia eta Nortasunaren Nahasmendu Antisozialaren Erlazioa

Unai Azkoitia Mesonero

Deustoko Unibertsitatea

2.gradua

Nuria Ortiz 

2022/12/13



Artikuluak hautatzeko erabilitako Prozedura

Berrikuspen bibliografiko honetan jorratua izateko aukeratu den gaia, kokainarekiko dependentziak nortasunaren nahasmendu anti-sozialarekin duen erlazioa izan da. Aukeraketaren prozesu honetan hainbat artikulu irakurri dira kokainaren inguruan, onartu beharra dago, droga honen abusuaren ondorioak eragin biologiko larriak suposatzen dituela, baina honek eragin ditzazkeen nahasmendu psikologikoetan zentratuz, nahasmendu anti-sozialak lotura argi bat zuela aurkitu zen. 

Horrezgain, bi aldagai hauen hainbat artikulu aztertu eta gero, egungo sozietatetik at aurkitzen diren preso eta kokaina zaleen artean maiztasun haundiarekin azaltzen da, lehen aipaturiko nortasunaren nahasmendu anti soziala. Gai honen aukeraketan garrantzi handia izan zuen, aipatutako gizarte taldeak jorratzea, lehen esan bezala, hauek ez dira maiztasun askorekin izendatzen, beraz, ez da oso ohikoa gai hauen inguruan artikulu asko irakurtzea. Horrelako ikerketen berri izateak garrantzia handia duela ikusten da, izan ere jarrera horien oinarriak aztertuz hauen kausa biologikoak zein ingurugirokoak aztertu eta identifikatu daitezke, ondoren, paziente hauen eskakizunen araberako tratamendu sakon eta duin bat eskaini ahal izateko. Ondorioz iturri desberdinetaz baliatuz, kokainarekiko dependentziak, ASPD-aren garapenarekin zuen erlazioa aztertzeari ekin nion.

           Jarraian, bi aldagaien erlazioari buruzko hainbat artikulu irakurri ostean  emakumezkoen eta gizonezkoen artean diferentzia esanguratsuak  aurkezten zirela hauteman zen, beraz gai hau jorratzeko hitz gako ugari erabiliz  hainbat artikulu esanguratsu aurkitu ziren. Kokainaren kontsumoaren eta NNA arteko korrelazioaren ikerketak urriak dira eta gehienak ez dira gaur egungoak,  aspektu honek  gaiaren inguruko desinteres klinikoa agerian utziz, hala ere, haien selekzio bat eginez informazio ahalik eta zehatzena bildu da lan bibliografiko honetan hainbat autoreren azterlan eta konklusioak  bateratu dira.

Erabili diren iturriak era askotarikoak izan dira, gai bideratzeko hainbat fase gainditu dira artikuluak irakurtzen ziren bitartean,  txostena egiterako orduan gehien erabilitako informazio iturriak, Web Of Science, ScienceDirect, Oceano, GoogleScholar, ProQuest eta EbscoHost izan dira. Hauetaz baliatuz liburu eta artikulu ugari irakurri izan dira prozesuan zehar, hasieran Oceano eta Web Of Sciencen erabilera esklusiboa egin zen, izan ere hauek ziren gomendatuenak. Bertan informazioren kantitatea eta kalitate faltaren ondorioz, beste iturri berri batzuk bilatzeari ekin zitzaion, artikuluen urteak nahiz eta ez oso aktualak izan, iturri hauetan korrelazio honi buruzko informazioaren maiztasuna nabarmen handiago zen lehen aipaturikoetan baino, artikuluak irakurri hala, ScienceDirect, EbscoHost eta Google Scholarrean behar haina informazio aurkituz, orrialde hauek eskaintzen zuten erraztasun eta zehaztasunean baliatuz hainbat hitz gako erabili ziren haien artean gehienak ingelesez izan ziren, horietariko batzuk hurrengoak dira: “Dependence” “Addiction” “ASAP” “Impulsivity” “Childhood Traumes” “Factor” “TPA”  “Delincuence” “Genre Differentials” “Pacients” “Cocaine” “Drugs”.  Honekin jarraituz, gai honi buruzko informazio gehiena ingelesez aurkitzen da, beraz, faktore honek lana atzeratu du izan ere, informazioa interpretatzea zertxobait zailago izan baita.

Bestalde artikulu erlazionatu gehiago aurkitzeko asmoarekin, hasieran irakurritako artikuluen erreferentzietan baliatuz informazioa konkordatu da artikuluak bilatzeko beste era bat kontsideratuz, horrela artikulu hauetan bateraturiko informazioa berrikusteko aukera handiagotuz. Artikulu hauek argitaraturiko urteak lehen esan bezala ez dira oso aktualak beraz batzuren artean nahiko urteko desberdintasuna antzeman daiteke. Aurkituriko artikuluen urteak ondorengoak dira:

Erabiliak izan diren Artikuluen kalitateaz ziurtatzeko eta informazioa ziurra zela jakiteko Journal Citations Reports iturria erabili zen, beraz erremienta hau erabiliz  artikuluen aldizkariaren kalitate indizeei erreparatu ahal izan zitzaien, horrela aukeraturiko artikuluak, gaiaren inguruko intereserako kategorietan zeuden kuartila eta posizioak kontuan hartuz. Era berean 3 koantila erabili ditut (Q1), (Q2), eta (Q3) ondoren jorratu diren kategoriak hauek izanik[JCR Psikiatria], [JCR Psikologia aplikatua], [JCR Psikologia , garapenarena]. Tresna hau oso baliagarria izan da, bertan azaldutako datuen kalitatezko baieztapena egiteko, horrela, lanean azaldutako datuen berifikazioa ziurtatzea lortu da informazioa ahalik eta fidagarriena izan dadin. 

Lana burutzeko pasatako orduak asko izan dira, irakurketa eta ikerketa sesio ugari behar izan dira lana egituratzeko, hasiera batean, baina gaiak erakargarri asko zuenez, lana egiteko izan diren motibazioa oso altua izan da. Lana egiterako orduan egitura zehatz bat jarraitu da, behin gutxieneko informazio bilketa eginda, lanaren eskema zehatz bat egin da, bi aldagaien erlazioaren arteko faktoreak identifikatu ondoren lanaren sekzio bakoitzean aztertuko ziren artikuluak zehaztu ziren eta ondoren artikulu hauen konparaketak egiteari ematen zitzaion. Beraz,  lanaren errealizazioa iraun duen denbora hogei orduko dela esango nuke.

  

Gaiaren aktualizazioa

Aldagai hauen erlazioren azterketarekin hasi baino lehen, beharrezkoa da bi aldagai hauen ezagutza partikular bat bereganatzea. Alde batetik, aski ezaguna egiten zaigu, gaur egun, kokainaren kontzeptua, XVIII.mendearen amaieran Europan azaleratu zen droga hau, hainbat gizon garrantzitsuren aztergai bilakatu zen, honek eragiten zituen efektu plazebo eta onuragarriak abiapuntu bezala hartuz. Azken urteetan, kokainaren kontsumoa asko handitu da, izan ere, substantzia honen dependentziak eraginda, paziente berri asko izan dira, nahasmendu ugariekin ingresatuak, ondoren aztertuko den nortasun nahasmendua horietako bat izanik(M.Comín et al., 2016). Azterlan honetan Kokainaren dependentziaren eraginak, gizabanako batean, nortasunaren nahasmendu antisozialean, ingelesez siglak diotenez (ASPD)  duen eragina aztertuko da. Besteak beste ,jarrera deliktiboak jorratuko dira, izan ere gailentzekoa da bi aldagaia hauen korrelazioan ezaugarri  honek azaltzen duen maiztasuna nahasmendu mota hau duten pazienteetan (F.G Moeller et al., 1997) .

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (22.5 Kb)   pdf (241.1 Kb)   docx (65.6 Kb)  
Leer 10 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com