Merkatu ekonomiaren funtzionamendua (liberalismoa)
Yaiza AlzasInforme2 de Noviembre de 2025
518 Palabras (3 Páginas)25 Visitas
a-) Merkatu ekonomiaren funtzionamendua (liberalismoa)
Merkatua ondasunak eta zerbitzuak salerosten diren gunea da. Lehen, merkatua leku fisikoa zen. Jendea hara salerostera joaten zen, hala nola, herri gehienetan dauden fruta eta barazki azokak. Gaur egun, teknologia berriei esker merkatuak bere izaera geografikoa galdu du. Telebista, telefonoa eta internet merkatugune bihurtu dira.
Merkatu librean zer, nola eta norentzat ekoizteko galderei, eskaintza-eskariaren bidez erantzungo zaie. Merkatuan, erosleek (eskaria) eta saltzaileak (eskaintza) batera zehazten dute ondasun edo zerbitzu jakin baten prezioa eta kopurua.
Merkatuan ordena ezartzen duena Adam Smithek aipatutako esku ikusezina da. Merkatuak berak erabakitzen du, esaterako, Mercedes Lantegiak 1.000 ala 2.000 kotxe ekoitzi behar dituen urtean. Erosleek adierazten diete ekoizleei zenbat ekoitzi behar den. Kontsumitzaileek ibilgailu gutxiago eskatzen badituzte eta beste ondasun batzuen kopuru gehiago, ibilgailuen ekoizpena murriztu eta beste ondasun batzuena areagotuko dute.
Merkatuko ekonomian, irabaziak lortzea garrantzitsuena izango da, beraz, irabazirik handienak sortzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ekoiztuko dira, teknika egokienak erabiliz.
Sistema honetan estatuak eskua gutxi sartzen du, esparru juridikoa arautu baino ez du egin behar, gizabanakoek askatasunez erabaki ahal izateko. Hau da, estatuaren zereginari “laisser faire, laissez passer” izena ematen zaio (utzi egiten, utzi merkatua libre izaten).
Sistema hau Europako eta Ipar Amerikako herri gehienetan indarrean dago gaur egun, eta sistema kapitalista edo merkatuko ekonomia bezala ezagutzen duguna da. Izen hauekin ezagutzen da, ekoizpen faktoreak kapitalisten jabetza pribatua delako eta merkatuak enpresen arteko lehia orekatzen duelako.
Ezaugarri nagusiak
Ondasun, zerbitzu eta ekoizpen faktoreen prezioak merkatuaren bidez zehazten dira.
Ekoizpen faktoreen jabetza pribatua da.
Enpresa askatasuna dago.
Estatuak ez du ia ekonomian parte hartzen (laissez faire)
Lehiakortasunak garapena bultzatzen du
ESTATUAREN EGINKIZUNAK merkatu ekonomian eta MERKATUKO HUTSEGITEAK liburuko 35-36. orrialdean daude.
b-) Planifikazio zentraleko ekonomia (sozialismoa)
Planifikazio zentraleko ekonomia sistema sozialistetan eman zen. Erakunde ekonomiko bakarra dago: estatua eta honek ekonomia osoa zuzentzen du.
Sistema honetan ez dago jabetza pribaturik ere. Honela, estatuak den dena erabakitzen du (zer, nola eta norentzat ekoiztu) eta bera da ekoizpen faktoreen jabea.
Errusiako Iraultzaren ondorioz Sobiet Batasunean sortu zen planifikazio zentraleko sistema eta bertatik, Europa ekialdeko herrialdeetara, Txinara eta Kubara hedatu zen XX. mendean. 1989tik aurrera, (Berlingo hormaren jauzia) Europako ekialdeko herri gehienak, sistemaren porrota ikusita merkatuko ekonomiara igaro dira. Gaur egun, planifikazio zentraleko sistema honek herri gutxitan irauten du (Kuba, Ipar Korea, Birmania...).
Planifikazio zentralaren ezaugarriak
Ekoizpen faktoreen jabetza Estatuak dauka.
Prezioak estatuak ezartzen ditu, merkatuak ez du garrantzirik.
Ez dago enpresa askatasunik. Estatuak erabakitzen du zer, nola eta norentzat ekoiztu.
Estatuak erabaki ekonomiko guztiak hartzen ditu.
PLANGINTZA ZENTRALIZATUKO SISTEMAREN PORROTA liburuko 37. Orrialdean dago.
c-) Ekonomia-sistema mistoak (keynesianismoa).
Ekonomia kapitalistaren mugak eta plangintza zentralizatuaren eraginkortasun eza ikusirik, ekonomialari batzuek tarteko sistema bat bilatu zuten. Honela, Europako estatuek hainbat plangintza egiten dituzte zenbait sektoreren jarduera
...