ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Zuzenbide Prozesaleko Apunteak


Enviado por   •  5 de Mayo de 2023  •  Apuntes  •  28.035 Palabras (113 Páginas)  •  193 Visitas

Página 1 de 113

1.ikasgaia.

SARRERA

  1. Sarrera: Zuzenbide Prozesalerako hurbilketa Pertsonak--Gatazkak-(Estatua)-Prozesua--Z.Prozesala Konstituzionalizazioa

Nazioartakotzea

  1. Gatazkak konpontzeko moduak

Autobabesa Autokonposizioa Heterokonposizioa

  1. Z. Prozesala eta haren funtsezko kontzeptuak: jurisdikzioa edo Botere Judiziala, Akzio-eskubidea eta prozesua. Prozesuaren zikloa

Jurisdikzioa edo Botere Judiziala Akzio-eskubidea

Prozesua

Laburpen gisa: prozesuaren zikloa

Gizartea (gatazka) -- akzio-eskubidea -- botere judiziala (betekizun jurisdikzionala) -- prozesua -- Gizartea

  1. Zuzenbide-estatuak Jurisdikzio Zuzenbiderekin duen harremana

Zuzenbide Estatuaren ezaugarriak

Z. Prozesalari dagozkion ezaugarriak

  1. Jakintzagaiaren bilakaera historikoa

Auzitegien praktika Prozedurazaletasuna Zuzenbide Prozesala Zuzenbide Jurisdikzionala

  1. Jurisdikzio Zuzenbidearen egitura orokorra
  1. Zati orokorra
  2. Prozesu zibila
  3. Prozesu penala
  4. Beste        eduki        batzuk:        konkurtso-zuzenbidea;        zuzenbide        judiziala;        froga- zuzenbidea; betearazpen- eta kautela-prozesuetarako erakundeak.
  1. ikasgaia        Sarrera

  1. SARRERA: ZUZENBIDE PROZESALERAKO HURBILKETA

Zuzenbide Prozesalerako lehendabiziko hurbilketa egiten badugu, ematen du zuzenbidearen barruan oso adar teknikoa eta zehatza dela, eta, izan ere, horrelakoa da.

Ikasgai honetan zehar saiatuko gara, alde batetik, Zuzenbide Prozesala zertan datzan azaltzen, eta, halaber, bere aztergaia zein den zehazten. Baieztatu ahal izango dugunez, Zuzenbide Prozesalak Botere Judiziala arautzen du; kontuan hartu behar dugu horrek -judizialak- administrazio guztiak eta beren jarduerak fiskalizatu edo kontrolatzen dituela. Izan ere, horretan datza haren benetako garrantzia, Botere Betearazlea kontrolatzen baitu; bestela, azken hori kontrolik gabe aritu litzateke eta hiritar guztiei inposatuko litzaieke, eta, ondorioz, botere absolutoa izatera ailegatuko litzateke.

Irakasgai gisa, 1932an sortu zen Zuzenbide Fakultateetan; beste irakasgai juridiko batzuekin konparatuta, nabarmentzeko modukoa da, nahikoa berandu gertatu baitzen; batez ere, aintzat hartzen badugu Zuzenbide Prozesalaren gaia prozesua bera izateaz gain prozesuaren ingurukoa ere badela. Legegileak gatazkak ebazteko sortutako tresna da prozesua; eta gatazkak pertsona berarekin (edo pertsonen izaerarekin) etortzen dira. Ondorioz, arraroa da Zuzenbide Prozesala hain berandu sortu izana.

Pertsonak -- gatazkak-(Estatua) -- Prozesua -- Z. Prozesala

Doktrinak zera dio irakasgaiaren berandutze hori azaltzeko: jakintzagai zientifiko gisa eratzeko, Zuzenbide Prozesalak, prozesuaz gain, beste bi oinarri zientifiko behar zituela -jurisdikzioa eta akzio-eskubidea, hain zuzen ere-, eta hirurak ondo ikasita eta zehaztuta egon ziren arte ezinezkoa zela Zuzenbide Prozesala jakintzagai zientifiko independiente gisa sortzea. Horrenbestez, horiexek izango dira Zuzenbide Prozesalaren oinarri zientifikoak: jurisdikzioa, akzio-eskubidea eta prozesua, eta hurrengo ikasgaietan zehar sakontasunez aztertuko ditugu.

Emandako azalpena eraikuntza doktrinala da; hau da, ez dago inongo arautan xedatuta hiru oinarri horiek Zuzenbide Prozesala osatzen dutela,

  1. ikasgaia        Sarrera

adituek sortutako teoria baita. Dena den, doktrina osoak elementu edo osagai berberak aipatzen ditu (jurisdikzioa, akzio-eskubidea eta prozesua), eta Espainiako Konstituzioarekin jartzen dituzte harremanetan, oinarri zientifiko horiek konstituzionalizatuta geratu direla esanez. Hori dela-eta, esan dezakegu Zuzenbide Prozesalaren oinarri zientifikoak ordenamendu juridikoan barneratuta daudela.

Horrez gain, konstituzionalizazio hori nazioartean ere jazo egin da, mendebaldeko estatuek lehen aipatutako "osagaiak" jaso edo hartu baitituzte beren konstituzioetan, auzitegi eta epaitegien bidez pertsona guztien eskubideak bermatzeko asmoz.

Are gehiago, xede berarekin, beste mekanismo batzuk sortu dira nazioartean (Giza Eskubideen Europako Auzitegia eta Hagako Auzitegia, adibidez); horregatik, gure kultura juridikoan mugitzen diren estatuei dagokienez, baiezta dezakegu berme-maila parekoa dela. Honako hauek dira, besteak beste, homologazio edo parekotasun horren islak: 1950eko azaroaren 4ko Giza Eskubideak eta Funtsezko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena –6. artikuluan- eta 1966eko abenduaren 19ko Eskubide Zibil eta Politikoen Ituna –14. artikuluan-. Hori dela-eta, lehen konstituzionalizazioaren mugimendua aipatu dugun legez, nazioartekotzea dugu kasu horretan.

  1. GATAZKAK KONPONTZEKO MODUAK

Historian zehar, gatazkak konpontzeko hainbat modu izan diren arren, atal honetan honako hiru bide hauek nabarmenduko ditugu: autobabesa, autokonposizioa eta heterokonposizioa. Ikusiko dugunez, gure gizartean, gaur egun, heterokonposizioari dagokiona, batez ere, indarrean dago, gainontzeko biak alde batera utzita.

Autobabesari dagokionez, gatazkaren alderdi batek besteari berak nahi duen konponbidea ezartzen dio; ondorioz, inposaketa baten ondorioa da konponbidea. Normalean, indartsuenak, boteretsuenak edo hala dirudunenak ezartzen du konponbidea.

1. ikasgaia        Sarrera

Hala ikusita, argi esan daiteke autobabesa zuzenbide-estatuaren aurka doala, eta, izatez, gure ordenamenduan penalki zigortzen den jarduera dugu. Dena den, eta, salbuespen gisa, legebidezko defentsa onartuta dago zuzenbide penalaren eremuan, baina, betiere, epailearen onespena jaso beharko du; bestela, legetik at legoke, eta ez genuke legebidezko defentsatzat joko.

Autokonposizioan, aldiz, gatazkako bi alderdiek hitzartzen dute beren artean gatazkarako konponbide bat.

Prozesu zibilaren esparruan, hautsi-mautsi judiziala dugu horren adibidea. Prozesua jadanik irekita baldin badago baina horri dagokion epaia oraindik eman gabe badago, alderdiek zerbait hitzartu dezakete beren artean, prozesuari amaiera emateko (esaterako, beren artean ondasun batzuk banatzeko modua,). Hala ere, erabat zilegia izateko, onespen judiziala jaso beharko du hitzarmen horrek; horrenbestez, gero, epaileak berrikusi edo fiskalizatu beharko du autokonposizioaren bidez alderdien artean itundutakoa, erabat zilegi izan dadin.

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (229.4 Kb)   pdf (648 Kb)   docx (457.8 Kb)  
Leer 112 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com