ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

MARX ETA PLATONEN POLITIKAREN ARTEKO KOMPARAKETA


Enviado por   •  3 de Marzo de 2015  •  397 Palabras (2 Páginas)  •  384 Visitas

Página 1 de 2

MARX ETA PLATONEN POLITIKAREN ARTEKO KOMPARAKETA

Gai hau garatzen hasi baino lehen esan beharra dago Marx eta Platonen politika ereduak edo politikari eta gizarte banaketari buruzko teoria garatzerakoan oinarri berdinetik hasi egin zirela, hau da, bien teoria politikoan antzekotasun batzuk nabarmentzen dira.

Bi filosofo hauen helburua zen gizarte justu bat bilatzea, nola lortu gizarte utopiko hori, erabat justua eta egokia dena erreal bihurtu.

Platonek, helburu hau jarraituz, aurrean zuen antolakuntza soziala hartu zuen eredutzat (esklabismoa) eta hau justifikatzen saiatu zen. Beraz, ez zuen ezer asmatu eta bere politika eredu osoa bere garaikoa justifikatzeko erabili zuen.

Marxek, ordea, aurrean zuen antolakuntza azaldu egin zuen eta baita eraldatu ere. Aro guztietan izan ziren antolakuntza sistemak azaldu zituen eta hauen alternatiba bat proposatu zuen: komunismoa.

Gizarte bat antolatzeko momentuan, biek lanaren bitarteko sailkapen bat egin zuten, eta gizaki bakoitzari zegokion lana ezartzen zitzaion. Platonen kasuan, arimaren alderdiekin zerikusia zuten ezaugarriak ziren bidea: arrazoia zegokionari agintari, sumina zaintzaile eta irrika edo sena ekoizle. Beraz, sailkapen honekin ondorioztatzen dugu Platonek klase ezberdinetan antolatutako gizarte baten ezarpenaren alde zegoela.

Marxen arabera, lanak da gizaki bat gizaki bihurtzen duena, gizakia bere lana egitean osatzen da. Hortaz, gizakiek haiei dagokien lana bete behar dute haien burua sortzeko, eta gizarteak betetasun hori lortzea bermatu behar du. Platonen antzera, lanean oinarrituz antolaketa politiko bat da egokiena. Baina, Platon ez bezala, Marxek ez zuen klaseak bereiztu, klaserik gabeko gizarte bat egokiena zelakoan.

Izan ere, Marxek aztertu zuen historiako aro guztietan klaseak ezberdintzen zirela; bat errepresioa eragiten zuena eta beste bat errepresioa jasaten zuena (esklabismoa Platonen garaian feudalismoa eta bere garaiko kapitalismoa). Historia eraldatu egin da kontrakotasun horiek gainditzean, sistema berri batek aurrekoa gainditzean. Hala ere, Marxen ustez komunismoa izango da kontrakotasun haiek gaindituko dituen sistema, sistema hau gizakiei dagokien lana egitean bermatzen duen bakarra delako, hau da, gizabanakoari gizaki izateko aukera ematen diona.

Beraz, esan dezakegu Platonen politikaren helburu edo muga harmonia bilatzea dela, bakoitzak dagokion lana eginez eta kontrakotasunik gabe. Marxen ereduak zerbait antzekoa esaten du; bereiztasuna da harmonia ordez komunismoak aurrean izandako kontrakotasun dialektiko guztiak gainditzen dituela, eta klase guztiak abolitu egiten ditu kontrakotasun horren kausa baitira.

Laburbilduz, Platon eta Marxen politika helburu berera begira daude: gizarte justu baten ezarpena. Hortik aurrean, bakoitzak bidea ezberdina hartzen du, Platonek klaseen inposaketan sinesten harmonia baten bila, eta Marxek klaserik

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (3 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com