ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Doriforoa


Enviado por   •  3 de Junio de 2013  •  320 Palabras (2 Páginas)  •  361 Visitas

Página 1 de 2

Periklesen Doriforoa, Greziar artearen aro klasikoko eskultura esanguratxuenetakoa da. Greziar artea k.a VII. mendetik k.a. I menderarte suertatu zen, hirietan antolatutako kolonia izatetik inperio batua bilakatu zen artean, Alexander Handiaren eskutik. Haseera batean indoeuroparren ondorengoak ziren,kreta eta egeoko irletako kulturaz bustirik, mizeniar hizkuntza eta erlijioa jaso zuten. Gaur egungo grezia, egeoko irlak, sizilia, italia hegoaldea eta asiako irla batzuetatik hasita ia mediterraneo osora zabaldu ziren.

Demokraziaren sortzaileak, gaur egungo kulturaren oinarritzat hartua da. pentsamendu majikoa alderatuta pentsamendu arrazionala zuten oinarri. Antropozentrismoa, gizakia, naturako izakirik perfektuen bezala zuten, honela jainkoak ere giza itxura zuten, naiz eta hauek hilezkorrak izan. Naturan bilatu zuten perfekzioa, mimesira jo zuten, eta natura razionalki perfekziora iristea zuten helburu, honela arte naturalista eta idealistara jo zuten, ez errealistara. kontestu honetan sar dezakegu Polikletoren doriforoa.

Doriforoak "lantza daramana" deritzo. Berez brontzezkoa zen baina gaur egunarte erromatarren esklabu Greziarrek eginiko kopiak bakarrik iritxi dira. Gizona, gazte eta osasuntsua bilutsik agertzen da eskuan lantza bat duelarik. Jarrera lasaiean, naturalean oin baten gainean du ìsu osoa, Kontrapostuan, honek mugimendu lasaia emango dio eta joera arkaikoarekin apurtzen du, honela mendebaldeko eskulturaren erreferentzi bihurtuko da. brontzezko eskulturak etzuen zutik mantentzeko errefortzurik, hau erromatar kopia eusteko jartzen zen, materialak pisutsuagoak baitziren.

Anatomia oso zehatza du, Polikletoren "kanon"-ari buruzko tratatuaren erakusle da, non honek proposaturiko gizaki ideala agertzen den, "Proportzio perfektuak" erakutxiz. Polikletoren arabehera 7 buru (modulo modura oina erabiltzen zuten ez burua, hau erromatarrek asmatu zuten). Aritmetikan betikotasuna bilatzen zuten, moden gainetik, baina hau ezinezkoa zen, garai bakoitzean ideal ezberdinak edukiko baititu, gerora praxitelesek 8 buruko kanona proposatuko du adibidez.

Proportzionaltasuna edertasunarekin lotzen zuten, honela Doriforoa ez da errealista, idealista da. Garai klasikoan kuroi-aren irudiak (gizon itxurako eskultura) aro Arkaikoan zuen funtzio erligiosoa galdu zuen, lehen exboto funtzioa zuen, egipziarren bikoitzarekin lotutakoa. Doriforoak iritar ideal berria proposatzen du. Demokraziaren ideei jarraiki gerra iritar guztien lana bezala hartzen du eta gerrara doa lantza eskuan, gazte osasuntsu eta lasai. hiritar kirolari ideala gerraruntz doa.

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (2.5 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com