ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Hirigintza


Enviado por   •  24 de Marzo de 2014  •  7.981 Palabras (32 Páginas)  •  183 Visitas

Página 1 de 32

1.Hirigintza

Hirigintza hiriaren antolaketaz arduratzen den diziplina da. Diziplina konplexua izaki, beste hainbat jakintza-arlorekin erlazio zuzena du, besteak beste, arkitektura, lurraldearen antolakuntza, zuzenbidea, ingeniaritza, ekologia, soziologia etapolitikarekin.

Egile batzuk artearen esparruan kokatzen dute hirigintza, arkitekturarekin lotura nabarmenduz. Beste batzuk, aldiz, teknikatzat dute, hots, helburu bat lortzeko (kasu honetan, hiria edo lurraldea antolatzea) erabiltzen diren prozedura edo baliabide sorta gisa, adibidez, arestian aipatutako esparruak.

Hirigintza interes orokorraren aldeko jarduera da. Lehenbiziko hiri-plangintzek motibazio defentsiboa edo militarra izan zuten helburu, eta, dudarik gabe, horrek kolektibitatearen aldeko jarrera argia azaltzen du. Egungo legedietan funtzio publikoa argi eta garbi azaltzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren Legeak erakusten duen moduan: hirigintza, hain zuzen, interes orokorraren alde diharduen funtzio publikoa izango da, eta ez «hirigintzaren arloan sortzen diren gainbalioak esku pribatuek lortzeko bidea.

2.Hirigintzaren diziplinaren atalak.

Nagusiki bi alor ezberdindu beharko genituzke hirigintzaren hausnarketa gauzatzerakoan, begirada bakarra ezartzea zaila bada ere: batetik, hiri edo lurralde ereduen azterketa, eta, bestetik, hiri edo lurralde-eredu horiek gauzatzeko beharrezko diren teknika eta egitasmoak.

2.1 Hiri edo lurralde-ereduak

Lehenbiziko multzoan, lurralde edo hiri-ereduetan hain zuzen ere, diziplina eta gauzatzeko beharrezkoa den jakintza alorrak izango genituzke aztergai: Arkitektura, Paisaiagintza, Artea, Historia, Soziologia eta Ekologia, besteak beste. Bigarren multzoan, diziplina teknikoak nagusituko lirateke, hala nola Zuzenbidea, Ingeniaritza edo Ekologia.

Arestian aipatutako bi esparruok, historikoki, kausa eta ondorio erlazioa bazuten ere, egun Lurralde-antolamendua deritzon diziplinan bateratzen dira. Berton, balizko lurralde batek bere garapenerako nahi duen lurralde-eredua erabakitzen da, eta neurri aproposak hartzen dira asmoa aurrera ateratzeko. Euskal Herrian, Nafarroako Lurralde-Estrategia (NLE), edo EAEko Lurralde-Antolamendu Artezpideak (LAA) lurralde-eredu jakin bat proposatzen dute, eta, aldi berean, eredu hori gauzatzeko lanabesak edo gidalerroak aurkeztu. Legedi horren esanetan:

« LAAetan gaur egungo lurralde-eredua zuzentzeko jarduera-multzo konbinatu eta sinergikoa proposatzen da, etapa neoindustrialeko euskal gizartearen behar eta asmoekin bat eginez. »

—Lurralde Antolamendurako Artezpideak, Eusko Jaurlaritza, [2]

1997an argitaratutako 28/1997 dekretuan, otsailaren 11koa, Lurralde-Antolamendurako Artezpideak edo gidalerroak argitaratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Hauek aurrean jartzen zituzten ereduak Euskal Hiria ezizena hartu zuen, eta euskal hiriburuen gune-anitzeko sistema zuen helburu. Egitura polinuklearra proposatzen zuten gidalerrook, inguru Abiotiko eta Biotiko gainjarriz eta EAEko lurralde eskualde funtzionaletan zatituz. Nafarroako Foru Erkidegoa, aldiz, 35/2002 foru-legeak lurralde-antolakuntzaren kezka azalarazten zuen, eta Nafarroako Lurralde Estrategiari irekitzen zion bidea.

2.2 Hirigintza teknikak

Herri bakoitzaren legediak bere egitasmo eta teknika bereziak azaltzen baditu ere, orokorrean eta XIX. mendetik aurrera hiri-plangintza bilakatu da hiri edo lurralde-eredu bat gauzatzeko lanabesa. Plangintzaren diseinua hasierako datuen analisitik hasten da, bete beharreko minimoak ebazteko; udalerri batek, adibidez, etxebizitza askoren beharra izango du, edo industria-gune baten premia. Ondoren, ordenazio hori diseinatu egiten da planoan, hainbat faktoreen menpe: topografia, azpiegiturak, eguzkitapena, aurrekoarekin harremana, erabileren egokitasuna... Azkenik, plangintza teoriko hori gauzatzeko egin beharreko kudeaketa legalak eta ekonomikoak aztertzen dira.

3.Hirigintzaren historia

3.1 Hiria eta zibilizazioaren sorrera

Hirigintzaren jarduerak hiria edo lurraldearen antolaketa du helburu; ekimen antolatuon hastapenak identifikatzea, ordea, zaila suertatzen da, Historian zehar planifikazio gabeko hiriak eraiki direlako. Horrela, hirigintza diziplina aditzeko, ezinbestekoa da zibilizazio baten euskarria. Zibilizazioa, aldiz, hainbat modutan definitu daiteke. Gideon Sjoberg arabera zibilizazio bat:

« Tamaina handiko komunitate bat, populazio dentsitate handiarekin eta bere baitan gordetzen dituena nekazaritza alorrekoak ez diren lanetan adituak diren gizabanakoak, eta tartean elite jantzi bat duena. »

—Gideon Sjoberg,

Çatal Hükük antzinako hiriko aztarnak

Lehenbiziko giza kokalekuen sorrera azaltzeko bi teoria daude: alde batetik, teoria sorta batek argudiatzen du behin betiko finkatzearen arrazoi nagusia nekazaritza izango litzatekeela. Bestetik, kontrako tesia defendatzen da, eta nekazaritza hain zuzen ere finkatze horren ondorio dela arrazoitu.

Edozein kasutan, komunitate zientifikoak aho batez onartzen du aldaketa bortitz bat jazo zela K.a.-ko 7.000. urtean, aldaketa klimatikoa zela-eta. Garai horretan kokatu daitezke lehenbiziko hirien sorrera. Turkiako hegoaldean den Anatolialurraldean, adibidez, K.a.-tik 6.500. urtean Çatal Hüyük hiria jaio zen. Hiri honek 10.000 biztanle izatera heldu zen mila urteren buruan.

3.2 Historiaurrea

Historiaurrea gizakia agertu zenean hasi zen, duela milloi urte inguru. Eta amaitu zen gizakia idazten hasi zuenean, duela hiru mila urte inguru. Paul Tournal ikerlariak sortu zuen terminoa hegoaldeko Frantziako kobazuloetan aurkitutakoa izendatzeko.Frantsesez, era zabalean, 1830eko hamarkadan erabiltzen hasi zen. Historiaurrean hiru aroak bereizten dira: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa.

Historiaurreko mugak lausoak dira. Atzera egitean, Lurran bizitza sortu zeneraino eramaten da batzuetan historiaurrea (dinosauroak, beraz, historiaurreko animaliak izango lirateke). Baina orokorrean, gizakia agertu zen garaietarako uzten da. Amaitzeko data tokiaren arabera aldatzen da, idazkuntzaren asmakizuna ez baitzen homogeneoa izan. Egipton, K. a. 3500 aldera hasi zen idazten, baina Ginea Berrian K. o. 1900 inguruan.

Definizioz historiaurrean idazkirik ez dagoenez, garai horren inguruan ezagutzen dugun informazioa paleantologiak, biologiak, palinologiak, geologiak, arkeoastronomiak, antropologiak edo arkeologiak, besteak beste, ekartzen digutena da. Hala ere, XX.

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (66.9 Kb)  
Leer 31 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com