ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Luciaren kasua


Enviado por   •  22 de Septiembre de 2018  •  Apuntes  •  2.764 Palabras (12 Páginas)  •  160 Visitas

Página 1 de 12

Atxikimendua

Hasteko esan beharra dago, antzinean umearen atxikimenduaren forma nagusia ama biologikoa  zela. Gaur egun ordea,  atxikimendu  modeloa aldatu egin da, umeari atentzioa ematen dion edozein pertsonak izan dezakeelarik. Nahiz eta gaur egungo egoera aipatu, hemendik aurrera antzinako egoera artuko dugu adibidetzat, umea eta amaren arteko  atxikimendu egoeran sakonduz.

Bularreko haurraren eta amaren arteko eralzioa interes handia sortu du, medikuen, psikologoen edota psikoanalisten artean. Hauek aurretik aipatutako eralzioaren ingurutik lau teoria sortu dituzte, erlazio estua ulertarazteko.

Psikoanalisiaren alorrean, konduktibismoaren bultzadaren murriztapenaren teoria gaineldu da. Teoria honek erlazio sakona ulertarazteko, oinarrizko beharrak hartzen ditu kontuan. Hau da, umea jateko beharra duenez eta behar hau amak asetzen dionez ,haien arteko erlazioa estutzen da. Gertakizun honekin ,umea, heldua  estimulo atsegin eta plazenterotzat hartuko luke umeak.

Spitz adituaren ustetan, sei hilabete nahikoak dira erlazio sakona sortzeko eta bestalde,banaketa, era negatibo batean  eragiteko  umearengan. Gertakizun honi “depresión anaclítica”´-ren izana eman zion. Beste gertakizun bat, instituzioen barnean bizi diren haurrengan emanten da, hauek oehetan egoten dira, expresatzeko zailtasunak izanik. Hospitalaren sindrometzat jotzen da pertaera  hau.

Lehen esan bezala, gailendu  den teoria jatearen oinarrizko beharra izan da, baina ez  ordea bakarra. Ama eta umearen arteko interakzioak bi efektu ditu umearengan, alde batetik umearen pertsonalitatearen garapenean eragina izango du eta beste batetik, seguritatea eskainiko dio ingumena aztertu dezan eta bere garapen kognitiboa ondo garatu dezan.Gailendu den beste teorietako bat Bowlby sortu zuen teoria etologikoa.Honek bigarren mundu gerraren ostean arazo emozionalak ageri zituzten umeekin lanean aritu zen. Haur hauek debora asko pasat

Betzuk bestalde, umea ez du atxikimendu bat sortuko amarekin soilik. Urtebetea eta bigarren urtear zehar umeak beste atxikimendu mota batzuk sortu ditzake. Hala nola, aitarekin, familiako kideekin edota kanpoko pertsona gertukoekin.

Bowlby-ren ustez garapen afektiboak lau fases osatuta dago:

  1. Pertsonengana hurbiltzeko joera izatea baino zaintzen duten pertsonak bereiztu gabe (8-12 aste). Haurrak pertsonak bereizteko gai da ahotsarengatik. Horregatik gai da bere gurasoak besteengandik bereizteko. Baina horrek ez du esan nahi atxikimendu betan aurrean gaudenik.
  2. Elkarreragina ezartzeko familiako irudienganako lehentasuna izatea baian ezezagunak argudiatu gabe (2-3 hilabete eta 6-7 hilabete). Gurasoen ahotsa eta usaina bereizteko gai denez, haiekin dagoenean negar eta irribnarre ezbersin bat egiten dute. Horrek gurasoen arreta ekartzen du, beraz elkarreragina sortzen da.Hau da, elkar erlazio bat. Baina esan beharra dago oraindik ezezagunak zaintzea onartzen dute eta ez du arazorik erakusten bere gurasoengandik banatzeko.
  3. Lotura harremana eta ezezagunenganako beldurra (6-7 hilabete). Loura afektiboa sortzen da. Horregatik bere gurasoen atxikimendu figura ez dagoenean haurra negar egiten du edota kezka erakusten du.
  4. Asoziazio baten formakuntza eta adpatazioaren helburua (24 hilabetetik aurrera). Haurra kapazitatea izan du bereizteko zer desagertu den eta zer ez. Horregatik, ama joandakoan ez du pentsatuko desagertu dela, itsuliko delaren ustean egongo da.

Bestalde bi atxikimendu mota bereiztu daitezke:

  1. Atxikimendu segurua: Hurrek,atxikimendu- irudia ondoan ez dagoenean, ingurua biziki esploratzen dute.
  2. Atxikimendu insegurua: Haur hauek, amarekin daudenean ere ez dute ingurua esploratzen edo oso gutxi esploratzen dute, ez dira amarengandik aldentzen. Ama joaten denean, aldentzearen ondoriozko estutasuna oso bizia izaten da eta nekez kontsola daiteke umea. Haur hauek argi eta garbi erakusten dute segurtasun- falta atxikimendu harremanetan.
  • Saiheste-atxikimendua: Haur hauek pasibotasuna erakusten dute eta atxikimendu irudia itzultzen denean, kontaktua sahiestu egiten dute. Pertsona ezezagunekin ez dira urduri jartzen. Haur hauek ez dira estutzen eta ez dute atxikimendu- jokabiderik izaten. Erantzun afektiboak beraintzat gordetzen dituzte. Haur hauek segurtasun falta dute baina sentimenduak gordetzen dituztenez , ez dute besteengandik laguntza espero.
  • Atxikimendu nahasia: Haur hauen jokabidea diferentea da. Besteenganako kontaktua saihesten dute.Hemen umeen atxikimendu irudia ez dago, aurra desorientatua dago eta horregatik haurraren bizitza kaos bat da. Hau da, ordutegi eta arau falta dute. Atxikimendu hau, umentzako kaltegarriena da eta tratu txarrak jasandako umeak izaten dute.

3.Luciaren ebaluaketa

Garapen kognitiboari erreferentzia eginez,Lucia etaparen mugan aurkitzen da,hau da, 2-6 eta 6-12 urteen artean.Beraz normala da Luciak bi etapetako ezaugarriak edukitzea, nahiz  eta, lehenengo etapako ezaugarriak murrizten hasi beharko lukeen eta bigarren etapako ezaugarriak nabarmentzen hasi.

Lehenengo etapako egozentrismoa,itzulezintasuna eta zentrazioaren ezaugarriak agertzen ditu.Hau da, egozentrismoarekin Luciak berataz bakarrik hitz egiten dakiela  esan nahi dugu. Zentrazioarekin, alderdi deigarriei bakarrik erreparatzen diela eta itzulezintasunarekin, eraldaketa bat kontrako zentzuan egiteko ezintasuna duela. Lehenengo etapako ezaugarri hauek ordea bere beste gelakideak gainditu dituzte,bigarren fasera aldaketa eginez.

Baina guk taldekide bezala, bere bizipenak hartu ditugu kontuan. Horrgatik bere bizipenak kontuan izanda, hau da jasandako familia edota  bizitza aldaketak kontuan hartuz eta  eskolaratze faltengatik, normaltzat hartzen dugu bere gelakideak baino atzeratuagoa egotea eta  bigarren etapako ezaugarriak erdi garatuak edukitzea.Honen adibide bat, matematikan dituen zailtasunak lirateke. Luciak bere adinarekin irudi geometrikoak edota zenbakiak elkartrukatzen jakin beharko luke , aldiz oraindik ez daki edota zailtasunak agertzen ditu.

Nahiz eta testuan inolako erreferentziarik ez egin, atzerapen hau bere adinarengati ere izan dezakeela uste dugu. Hau da, ez ditu  erritmo berbera  gauzak ikasteko abenduko edota urtarrilean jaiotako haurra.

Maila - sozioafektiboari erreferentzia ginez, bere jatorrizko familiarekin izan duen atxikimendu mota, desegokia izan da. Hau da, bere aita, Alfonso Luciarekin maitagarria zen baina oso atentzio gutxi ematen zion lana zela eta. Gainera bere ama alkoholismoan sartuta zegoen eta aita, ama umea abandonatuko zuelakoaren beldurrez Lucia Dolores (aitaren amarekin) bizitzera joan zen.

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (21.8 Kb)   pdf (190.9 Kb)   docx (79.2 Kb)  
Leer 11 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com