ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Jolas Sinbolikoa


Enviado por   •  29 de Enero de 2014  •  335 Palabras (2 Páginas)  •  743 Visitas

Página 1 de 2

Jolas sinbolikoa haurtzaroko ezinbesteko esperientzia da. Jolas sinbolikoan ezinbestekoa da joko librearen naturaltasuna, ekintza, libre eta boluntarioa izanik. Honek, plazerra sortarazten digu. Izan ere, jolasa, plazerraren, adierazteko bidearen, esperimentazioaren eta sormenaren iturria da. Plazerra, emozioekin lotuta dago, hauek eremu sozialera bideratzen gaituztelarik eta honek, ingurunera egokitzeko mekanismotzat funtzionatzen du.

Jolasa ez dago emaitzekin lotuta. Bere helburu bakarra ekintza ludikoa izatea da. Beraz, ez da jarduera praktiko bat, transformatzailea baizik. Hau da, mundua birsortzea, berreraikitzea eta errealitatea ulertzea da, esanahi pertsonala ematea. Esploraziorako bide bikaina da, esploratzeko arrazoi bat hain zuzen. Berreraikitze horrekin haurrek jarrerak eta jokaerak erreproduzitzen eta interpretatzen dituzte, beraientzako ulertzeko eta asimilatzeko erraza ez den mundu batetik, baina beharrezko dutena ezagutzea. Haurrek imitazio horren bitartez erakusten dute ingurunea jada ezagutzen dutela, hau da, beraien ingurune hurbila irudikatuko dute jolasean, ohiturak, jarrerak etab. Honek guztiak, beraz, lotura zuzena izango du gizarte zientziekin eta esperimentazioarekin. Izan ere, jakin badakigu, gizarte zientziak ingurunea, harremanak, baloreak, etab. aztertzen dituela.

Bruner-en arabera, jolasa adimena erabiltzeko modu bat da. Adimena, konpetentzia linguistikoa, ezagutza, afektibitatea eta garapen soziala integratuta eta indartuta agertzen dira. Honegatik, jolas sinbolikoa ikaskuntza indartzeko edo sustatzeko bide bat bezala hartzen da. Baina badu beste bide eraginkor bat, hizkuntzaren garapena alegia. Haurrek, helduen hizkuntza imitatzen saiatzen baitira.

Jolas sinbolikoak garrantzia du haurraren garapen afektiboan, honen bidez, beraien beldurrak, emozioak, gatazkak… adierazten badituzte. Berdinkideen arteko adierazpen horietatik, pentsatzeko eta sentitzeko modu desberdinak daudela ikasiko dute. Jolas sinbolikoak aztertzen lagunduko die, nor naizen eta nor izan nahi dudan horretan.

Horretaz guztiaz gain, garrantzitsua da helduan papera, gu papera, hezitzailearen papera, jolas sinbolikoan. Jolasaren behatzaile modura jokatu behar dugu. Jolastu ahal izateko testuinguruak sortu behar ditugu, testuinguru egokienak. Honekin batera, jolas sinbolikorako eskaintzen diegun denbora, iraupena kontuan hartu behar dugu. Jolas sinbolikoaren garrantzia kontuan hartuz gero, ezin diogu eskaini “soberan” dugun denbora hori. Material anitza eskaini behar diegu haurrei, jolasteko gogoa transmititzen dituztenak eta egoera onean daudenak. Proposamen interesgarria izango litzateke guztion artean espazioaren aukeraketa bat egitea: ze espazio nahi duten eduki, ze objektu ahal dituzten, zelan zainduko duten materiala…

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (3 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com