ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Metodologien Hausnarketa


Enviado por   •  10 de Marzo de 2015  •  361 Palabras (2 Páginas)  •  201 Visitas

Página 1 de 2

Haurren heziketa-prozesu eraginkor bat lortzeko hainbat pedagogok metodologia desberdinetan lan egin dute, irizpide desberdinak kontra jarriz. Guztiek helburu bera dute, haurraren hezkuntza eraginkorrena izatea. Hurrengo idazkian hainbat pedagogoei buruz hausnartuko dugu.

Pikler -en metodologiari erreparatuz, irizpide gehienekin bat nator. Izan ere, haurrak harreman egonkor baten beharra izaten du umearen ziurtasun fisiko- afektiboa berma dezan. Gainera, bere hezkuntzaren ardatz nagusia aztertzea eta behatzea da. Hots, egunero jasotzen da egindakoa. Horrela, haurraren eboluzioa eta aurrera- pausuaz ohartuko gara. Oso egokia iruditzen zait Piklerrek proposatutako jarduera libreak mugimendu autonomoak ahalbidetzeko.

Waldorf metodologiarekin jarraituz, esan beharra dago ez nagoela guztiz ados irizpide guztiekin. Halaber, “mugimendua ona da”, “mundua hederá da” eta “mundua egiazkoa da” esaten du eta balore horiek haurrei transmititzen dizkie. Nire iritziz, halako baloreak ez zaizkio haurrari transmititu behar. Izan ere, balore subjektiboak dira eta bera bakarrik lortuko ditu bere ikuspuntu pertsonala eraikitzean, inoren eraginik gabe.

Hala ere, Waldorf-ek aipatzen dituen irizpide batzuekin bat nator. Adibidez, haurren erritmoari buruzkoa. Rudolf -en aburuz, haur bakoitzak erritmo bat du eta errespetatu beharra dago. Zehaztapen hau Pikler -ek erer aipatzen du.

Horretaz aparte, hau- eskoletan familiak paper garrantzitsua duela uste dut. Horrekin batera, Malaguzzi -k aipatzen du haurrek eta helduek elkarrekin eraikitzen duten bilatze jarduera dela eta bere hezkuntza onuragarria izan dadin familia eta eskolaren arteko elkarlana ezinbestekoa izan behar dela.

Gainera, hezkuntza eraginkorra izateko haurrak guztiz kontutan izan behar ditugu eta garrantzi handia du haurren ideiak kontutan artean. Horretarako, Antzuolako herri ikastetxearen proiektuan egiten duten moduan, umea iritzia emateko askatasuna izan behar du.

Amaitzeko, Amara berri sistema aztertuko dugu. Metodologia hau hainbat printzipio nagusietan oinarritzen da. Hala nola, indibidualizazioa, sozializazioa, aktibitatea, sormena, askatasuna, normalizazioa eta globalizazioa. Nire ustez, hezkuntza-prozesu batean printzipio hauek oinarrizkoak dira. Bizitzako egoera berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfiantza bermatu behar da baita bizitza globala dela transmititu. Hots, haurren ahalmen eta egoera indibiduala izan behar dugu kontuan eta proposatutako jarduerak kideetako arteko elkarreragina sortu behar du. Gainera, ikasleen jakinmina eta sormena sustatu behar da eta horretarako askatasuna eman behar zaie, betiere besteen eskubideak errespetatuz.

Beraz, nire hezkuntza metodologia aproposena aurretik aipatutako irizpideen multzoa izango litzateke, Pikler eta Amara sistema berriaren arteko

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (2.9 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com