ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

SORMENA ARTEAREN BIDEZ: HEZKUNTZA SORTZAILEAREN IKUSPEGIA


Enviado por   •  5 de Diciembre de 2014  •  7.264 Palabras (30 Páginas)  •  250 Visitas

Página 1 de 30

SORMENA ARTEAREN BIDEZ: HEZKUNTZA SORTZAILEAREN IKUSPEGIA

ABSTRACT

Lan honen helburua sormenaren garrantzia islatzea da zenbait esparrutan, hala nola,hezkuntzan, bizitzan orokorki eta bere egungo tratamendua eskolan, Hezkuntza Sortzailea (Arno Stern emandako lerroan) kontuan hartu beharreko bide bat izan daitekeela adieraziz kontzeptu honen aplikazioa eraberritzeko. Sormenaren esanahiean eta Hezkuntza Sortzailearen oinarrian bilaketa bibliografiko sendo baten ondoren, hauek eskola eremuan aplikatu daitekeela ziurtarazten duten elkarrizketa batzuk egin dira. Lanaren ondorioak positiboak izan dira gaur egungo denboretara egokitzen den hezkuntza eremu batera zuzentzen den bidera eramaten gaituzte eta.

Sormena, hezkuntza sortzailea, arte hezkuntza, eskola, askatasuna

Este trabajo pretende reflejar la importancia de la creatividad en la educación así como en la vida de forma general y su tratamiento actual en la escuela, exponiendo que la Educación Creadora (en la línea propuesta por Arno Stern) puede ser un camino a considerar para una nueva aplicación de este concepto. Trás una busqueda bibliográfica que ahonda en el significado de la creatividad y de las bases de la educación creadora, se han realizado entrevistas que certifican su posible aplicación en el ámbito escolar. Las conclusiones del trabajo realizado son positivas ya que nos sugieren dirigirnos en un camino que nos conduce hacia un marco educativo que creemos que se adecúa en mayor medida a nuestro tiempo.

Creatividad, educación creadora, educación artística, escuela, libertad

The present work is intended to reflect the importance of creativity in the education and in our lives in general, as well as its current treatment in school, in order to state that the Creative Education (based on the theory proposed by Arno Stern) could be an idea to be considered for a new application of this concept. After an exhaustive literature search delved into the significance of creativity and the basis of creative education, several interviews have been conducted to certify its possible application in schools. The conclusions of the work done are positive, suggesting to follow a path which reaches from our point of view, to an educational framework that fits more to our times.

Creativity, creative education, art education, school, freedom

1- JUSTIFIKAZIOA

Hezkuntza artistikoaren esparruan arazo ezberdinek eragin bizia izan dute, eta hauek bere eraginkortasuna eragotzi egin dute. Arazo hauek beste batzuen artean arteari eskaintzen zaion denbora urria, maisu-maistren heziketa artistiko falta eta beste irakasgaiei aitortzen zaien garrantzia heziketa artistikoaren gainetik izango lirateke. Aipatutako irakasgaiak tradizionalki oinarrizkoak bezala ezagutu izan dira.

Baina nork erabakitzen du zer den oinarrizkoa? Zein da gure bizitzan sormenak duen papera? zein da eskolan ematen zaion tokia? Beharrezkoa litzateke sormena eta hezkuntza artistikoa birkokatzea hezkuntzan eta gure bizitzan bertan? Galdera hauetatik sortzen da ondoren aurkeztuko dudan lana.

El espacio de la creatividad, es el espacio de la libertad, del sin sentido y este se construye a través de la fantasía, la imaginación, el juego (...)"es por ello que el educador debe dejar de mirar los espacios para la fantasía, la plástica, la imaginación y el juego como una pérdida de tiempo, es triste ver que seguimos repitiendo los modelos con los que nos educaron, donde las más importantes son las matemáticas y el español, y a pesar de que a diario vemos que el sistema educativo no está dando los frutos verdaderos, preferimos seguir ciegos e ignorantes. (JIMÉNEZ V, 1998; 101 orr.)

Guzti honek behin eta berriro borrokatzera behartzen gaitu heziketa artistikoak merezi duen papera izan dezan hezkuntzaren barne. Arazo horiek erlazio zuzena daukate oinarrizko kontzeptuen inguruan izandako ideia eta jokaerarekin. Kontzeptu horiek haurrentzako artea, sormena eta arte hezkuntza dira. Erlazio hori dela medio, arte hezkuntzak ideia oker batzuen gainean egin du bere bidea gaur egun daukagun egoerara heldu arte. Esparru honetan bizi dugun momentua perspektiba aldaketa batekin batera, hezitzaileen partetik atentzio berezia behar du; artea, sormena eta arte hezkuntzaren ideiak aztertuz eta aldatuz. Hauek dira hitz gutxitan hiru kontzeptu hauen inguruan onetsi egiten diren ideiak.

Artea eta bere garapenean haurrak jarraitzen dituen etapa grafiko-plastikoei buruz hitz egiten dugunean, espresio natural bat bezala ikusten dugu arte hori. Barnetik kanpora gertatzen den prozesu bat non bat-batekotasunak eta helduengandik edo kulturarengandik kutsatuta ez dagoen sormenak paper printzipala daukate.

Artea: Errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza ekintza da. Horretarako, askotariko tresnak erabili ohi dira, hala nola materia, irudia, soinua, gorputz-adierazpena eta abar, hartzailearen irudimena edota emozioa suspertzeko helburuarekin.

Esan bezala sormenaren kontzeptua bat-batekotasunarekin, ahalmen naturalarekin espresio eta ideien joko librearekin lotzen da, oztopatu dezaketen hesietatik aldenduz. Sormenaren garapena beraz oztoporik gabeko askatasunaren jarioa izango litzateke, arazorik gabeko prozesu bat: “la capacidad de dar origen a cosas nuevas y valiosas, y la capacidad de encontrar nuevos y mejores modos de hacer las cosas” (Rodríguez Estrada, 1985; 20 orr.)

Aurreko bi kontzeptuak kontutan izanda arte hezkuntzaren papera nahiko murriztua aurkituko litzateke. Naturaltasun hori errespetatu eta kanpoko inposizioak baztertu beharko lituzke haurraren garapen prozesu naturala mantenduz.

Vivimos en una época en la cual la producción, la educación, la visión y la experiencia en masa han suprimido las relaciones sensoriales y creativas del individuo. La educación artística tiene la misión especial de desarrollar en el individuo aquellas sensibilidades creadoras que hacen que la vida otorgue satisfacción y sea significante (LOWENFELD eta LAMBERT, 1980; 26 orr.)

Hau honella izanda, hezkuntzak izandako paper txiki hori amaiera latza izango luke nerabetasunaren aurreko etapan. Errealismoaren agertzearekin batera batzuen eta besteen arteko ezberdintasunak nabarmendu egiten dira eta haur gehienek beharrezkoa suposatzen den gaitasunaren gabezia egiaztatzen dute. Honen ondorioz hizkuntza plastikoaren garapena, interes falta eta espresatzeko kapazitatearen gabezia dela medio, baztertzean bukatzen du kasu gehienetan.

Un triste final que, en realidad, no parece preocupar en exceso, puesto que la capacidad y habilidad creadora o artística no es valorada como algo necesario

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (54.2 Kb)  
Leer 29 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com