ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Tabakoaren legea


Enviado por   •  5 de Junio de 2018  •  Resúmenes  •  356 Palabras (2 Páginas)  •  128 Visitas

Página 1 de 2

Tabakoaren legea                                

Orain dela zenbait urte leku publiko batzuetan ezin zen erre, eskoletan adibidez. Espainian, 2011.urtarriletik indarrean sartu egin zen tabakoaren aurkako lege berri bat. Honek, leku publikoetan debekatzen du erretzea. Argi dagoenez, izugarrizko eztabaida sortarazi zuen erretzaile eta ez- erretzaileen artean, gehienbat bat tabernetako hitzaldien momentuetan. Gizarteak, legearen aurka zein kontra jartzen da, bakoitzak berauen ideiak defendatzen, baina legearen aspektu garrantzitsuena “besteon osasuna” delakoan nago.

Aurretik aipatutako punta berreskuratzen, ostalariek pentsatzen zuten beraien negozioek asko jaitsiko zutela lege honen berri izatean. Lehen, ohikoak ziren karta partidak, futbol partiduak eta lagunen arteko hitzaldi luzeak zigarro kearen eskutik ibiltzen ziren.  Hala nola, bezero kopurua jaitsi ez ezin igo egin dela aitortu digute egindako zenbait inkesta. Orain, familiak joan daitezke tabernetara umeekin, kearen beldurra desagerrarazita.

Gainera, lege berri honekin erretzaileek tabakoa pixkanaka uztera zuzendu diezaie. Honekin esan nahi dut neguan tabernatik at joan behar direla zigarroa piztera, eta hemengo klima ikusita gero eta zigarro gutxiago erreko direlakoan nago. Honekin erlazionatuta dago, zigarro elektronikoen salmenta handitu egin dela. Zigarro mota hauek zigarro normal baten simulazioa egiten dute, baina kea bota ezean ur baporea daukate. Hauek, osasungarriagoak izateaz baino, taberna zein leku publikoetan erabili daitezke, kea ez delako kontaminagarria.

Jakina denez, tabakoak osasuna kaltetzen duen egunerokoa da, eta behinik behin ezabatzea oso zaila den gauza da. Honek, mende asko daramatza gizakiaren egunerokoan, gizakiaren laguna izaten, alkoholak jokatzen duen antzeko papera bezala. Baina honen kontsumo murrizketa, leku publikoetan esaterako, gizateriaren osasuna hobetuko duela argi dago, pertsona hauek errespetatuz eta beraien osasunean eragin positiboa izanik.

Tabernetan egonda, eta batean lanean egonez, gai honi buruzko argudio desberdin asko entzuten ditut egunero. Erretzen dutenek (legearen aurka gehienak) argudio ekonomikoak planteatzen dituzte, eta legearen aldekoek, berriz, osasunarekin zerikusia dutenak planteatzen dituzte. Gainera, legea ezartzerakoan usten zena ez da bete, tabernetan jende mordoa egon ohi da, eta erre nahi dutenek kalera joan ohi dira ezer esanik ez.

Amaitzeko, esan dezaket gizateriaren ahotsetan beti egongo den gaia izango dela hau, tabakoa gure eguneroko pieza izaten jarraitzen duen bitartean.

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (2.5 Kb)   pdf (28 Kb)   docx (10.4 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com