Taldeko Gizarte Langintza
mixifu_1627 de Abril de 2014
3.101 Palabras (13 Páginas)284 Visitas
Galdakao hiri nafarra izan zen, eta XIII. mendean Gaztela Mendebaldeko Nafarroaz jabetu arte. Galdakao XII. mendean merkatarien bide gurutze garrantzitsua izan zen. Malmasingo gaztelua Gaztelako tropen esku geratu eta gero, Santxo Galdakaokoa bidali zuten errege nafarrek Galdakao inguruaren defentsa gauzatzera. Galdakaoko Isasi eta Isasigoikoa dorretxeak Santxo Galdakaoko jaun nafarrarenak ziren. Herria noiz jaio zen ez da zehazki jakiten, baina mende batzuk geroago, XIV. mendeko dokumentu baten arabera, bertako biztanleek herrixka Bilboko auzoa izatea eskatu zioten Bizkaiko Jaunari. Galdakao, hortaz, Bilboko auzo bat izan zen 1630era arte. Horren ondoren, Uribe eskualdeko elizate moduan Bizkaiko batzar nagusietako 38. jarlekua bete zuen.
XIX. mendetik berez nekazaritza herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen . Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten. Industrializazio erabat garatzearekin batera, Galdakaoko biztanleria asko hazi zen.
Galdakaok 31,7 kilometro koadroko azalera dauka, eta bertan gune nagusi bat nabarmentzen da, eta horren inguruan banatutako auzo ugari. Galdakaoren erdigunean 24.000 biztanle inguru bizi dira (udalerriko biztanleriaren %80) eta Kurtze izena dauka. Kurtze auzoak sei auzo-gunetan banatuta dago: Muguru, Plazakotxe, Berezikoetxe, Elexalde, Zabalea eta Zabalgane. Banatutako guneetatik garrantzitsuena, Usansolo auzoa da, 2.500 biztanle ingurukoa, eta besteak, Aperribai, Bekea, Erletxe… dira.
Guztira, 29078 biztanle daude Galdakaon, eta emakumezkoen eta gizonezkoen artean, desberdintasun txikiak daude. Lanari dagokionez ere, biztanleria aktiboa eta ez- aktiboari dagokionez, ez dago desberdintasun handirik eta hauetatik gizon eta emakumeen artean berdintasuna nabaria da.
Guztira Biztanleria aktiboa Biztanleria ez-aktiboa
29078 Guztira Biztanleria Landuna Biztanleria Langabea 14461
Gizonezkoak Emakumezkoak 14617 12682 1935 Gizonezkoak Emakumezkoak
14338 14740 Giz. Emak. Giz. Emak. 6523 7938
6850 5832 965 970
Bilboaldean kokatzen da, Gangurengo mendilerroaren magaletan. Orokorrean erliebea malkartsua da eta altuera ertaineko mendixka ugari ageri da. Mendixka horien artean, nabarmenenak dira Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m) eta Santa María (476 m). Udalerriaren hegoaldean bestalde, Upo mendia (556 m) eta Mandoia mendia (640m) ageri dira. Bestela, Ibaizabalek herria zeharkatzen du ekialdetik etorria eta mendebaldean kilometro gutxira Nerbioi ibaiarekin bat egiten du, Basaurin.
Galdakaok Zamudio, Lezama eta Larrabetzurekin egiten du muga iparraldean, hegoaldean Zaratamo eta Zeberiorekin, ekialdean Amorebieta- Etxano, Lemoa eta Bediarekin eta mendebaldean Etxebarri eta Basaurirekin.
Babes sistemaren definizio:
Ongizate- estatua bereziki Bigarren Mundu Gerraz geroztik eta Europan garatu eta gauzatu den estatu-eredu bat da, estatu bateko hiritar guztiei prestazio, laguntza eta zerbitzuak eskaintzen dizkiena hezkuntza-, osasun- eta lan-arloan. Horren helburu gisa kapitalismoak sortzen dituen ezberdintasunak eta bazterketa-egoerak samurtzea da. XX. mendearen bukaeratik, eztabaida bizia sortu da politikan ongizate-estatuaren iraunkortasunari buruz, estatuen finantzak kolokan egotearen arrazoi gisa ongizate-estatua bera dela argudiatuz.
Hiritartasun-kontzeptu modernoa denboran zehar osatuz joan da; XVIII. mendean zehar, eskubide zibilak finkatu ziren, eta XIX. mendean, berriz, partaidetza politikorako eskubideak; azkenean, gizarte-ongizatea eskubide politikotzat hartzean, osatu egin da gaur egungo hiritartasun kontzeptua. Askoren iritziz, zuzenbidezko gizarte-estatu demokratikoa horixe da, gizarte-hiritartasun eskubidea finkatzea, sistema demokratikoetan babestutako giza eta politika-eskubideei loturik; ongizatea- estatua eta zuzenbidezko gizarte-estatu demokratikoa, zenbaitentzat, gauza bera dira.
Eskubide sozialak arian- arian lortu ziren, mende batez borroka sozialetan aritu ondoren; industrializazio-prozesuarekin batera emandako borrokak izan ziren, herrialde garatuetan emanak inondik ere.
Giz arte zerbitzuen definizioa:
Oinarrizko gizarte- zerbitzua, gizarte zerbitzuen sistemako oinarrizko unitatea da eta biztanle guztiei eskainia, inolako bereizketarik gabe. Helburu nagusia, ekintza komunitarioa garatzea du.
Gizarte zerbitzuen eginkizunak honako hauek dira:
1. Oinarrizko gizarte- zerbitzuen zeregin nagusia izango da gizarte zerbitzuen bidez erantzuteko moduko zer nolako beharra dauden antzematea eta kargu ematea. Horretarako, bere ardura izango du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren baitako atal batera nahiz bestera nork noiz joan behar duen koordinatzea eta kudeatzea.
2. Elkarbizitzarako zerbitzu eta programak ematea interesatutakoen egoitzan laguntzeko ekintzak eginez.
3. Pertsonen, familien eta taldeen integrazio soziala errazteko baliabide eta bitartekoak ematea xede duten esku- hartze programak garatzea, bazterketaren prebentzioari arreta eginez nagusiki.
4. Egungo premia sozialei buruzko sentsibilizazio programak sustatzea, baita erkidegoaren bizitza garatzeko gizarte- partaidetza sustatzea zede dutenak ere.
5. Dagozkion prestazioen tramitazioa kudeatzea.
6. Homogeneizazioa, koordinazio eta sistematizazio irizpideen araberako informazioa lantzea.
7. Gizarte- baliabideen erabilera eraginkorra planifikatu eta arrazionalizatzeko lanen abiagune izate, tokian tokiko beharrizan sozialak eta horiek estaltzeko ahaleginean gerta daitezkeen akatsak detektatuz.
8. Gara dezakeen eta espreski egotz dakiokeen antzeko beste edozein eginkizun.
Hurrengoak dira Galdakao Gizarte- Zerbitzuen katalogoan agertzen diren zerbitzuak:
1. ZERBITZUAK ETA PROGRAMAK
1.1. Informazio-, Balorazio-, Diagnostiko- eta Orientazio- zerbitzua: zerbitzu honen funtzioak hurrengoak dira:
• Pertsonei honako alderdi hauei buruzko informazioa ematea:
o Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak.
o Bere eskubideak eta betebeharrak, premio balio espen bat, diagnostiko bat eta arreta pertsonalizatuko plan bat izateko eskubidea bereziki azpimarratuta.
o eskaeraren bilakaera.
• Lehen ebaluazio orokor baten bidez premiak balioestea, mendetasuna, diskapazitatea, Bazterkeria eta Babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko Zerbitzuari adituen balorazio bat eskatzea.
• Balorazioan oinarrituta, jarraipena behar duen esku-hartze eta diagnostiko bat beharrezkotzat hartzen da.
• Prestazio eta zerbitzuen arteko konbinaziorik egokiena bideratzea.
• Diagnostikoa kontuan hartuta komeni denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemak aplikatzeko moduk arreta pertsonalizatutako plan bat lentzea, erabiltzailearen partehartzearekin.
• Arreta pertsonalizatuko planean aurreikusitako jardunak eta esku- hartzeak abian jartzea, eta horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea.
• Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera antolatzera bideratutako izapidetze, kudeaketa taordinazio funtzio guztiak egitea.
1.2. Etxez- etxeko Laguntza Zerbitzua: Gizarte zerbitzu integrala, balioanitzekoa eta komunitarioa da, eguneroko zereginetan beren kasa jarduteko zailtasunak dituzten familia edota pertsonari zuzendutakoa, prebentzioa, sorospena edota birgaitzea xede duten programa indibidualizatu baten bitartez beren bizitza -kalitatea hobetzeko asmoz.
1.3. Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzua: Adinekoen bizitza-kalitatea hobetzea eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea, adinekoen garapen soziokulturala lagunduz eta euren autonomia eta elkarkidetza indarduz.
Eskaintzen dituen zerbitzuen artean...
• Astialdi eta asialdirako programa eta zerbitzuei buruzko eta bizitza-ohitura osasungarriei buruzko informazioa eta aholkularitza.
• Adinekoen artean garapen soziokulturala eta heziketa alorrekoa eta elkartasunari eta boluntariotzari lotutako ekintzak sustatzeko programa espezifikoak.
• Pertsonen arteko harremanak gauzatzeko aukera, pertsona eta taldeen arteko komunikazioa erraztuz.
• Adinekoen elkarteek udalerrian duten presentzia sendotzea etengabeko informazioa eta partaidetza komunitarioaren bitartez.
• Adinekoentzako oporraldi- programei buruzko informazioa eta tramitazioa
1.4. Adinekoentzako Zentro Soziokulturala: Adinekoen bizikidetza, elkarren arteko harremana eta parte-hartzea bideratzeko topalekuak dira. Zahartze aktiboa sustatzeko zentro hauetan pertsonen eta taldeen arteko harremanak buatzen dira baita bizimodu osasungarriak ere. Udalerriko auzo desberdinetan daude eta Adinekoen Elkarteek kudeatzen dituzte.
1.5. Zainduz Programa- zaintzaileen Laguntza Zerbitzua: Mendetasuna duten adinekoak zaintzen dituzten familiei zuzenduriko laguntza emateko prgrama da, prebentzioa, informazioa, heziketa eta laguntza psikosoziala eskaintzen dituzten jarduketa garatuz.
1.6. Telelaguntza Zerbitzua: Gizarteari laguntzeko eta gizartean esku-hartzeko zerbitzu teknikoa da, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan kokatua,erabiltzaileei, telefono-linearen bitartez eta komunikazioari esker, etengabeko arretako zerbitzua edukitzeko aukera ematen diena, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, larrialdiko edo gizarte-premiako egoerei erantzun egokia emateko bereziki prestatuta dauden pertsonen ardurapean, bai bere kabuz bai beste baliabide komunitarioak mugiaraziz.
1.7. Mendetasunaren Balorazioa: Adin, gaixotasun edo ezintasun arrazoiengaitik, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorial faltagatik, beste pertsona baten arreta edo laguntza garrantzitsua behar dutenak, eguneriko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko; edo ezintasun intelektuala edo buruko gaixotasuna duten pertsonen
...