ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Nazioarteko Kontratuak


Enviado por   •  20 de Mayo de 2014  •  4.076 Palabras (17 Páginas)  •  218 Visitas

Página 1 de 17

NAZIOARTEKO KONTRATUAK

SARRERA

Europan, Estatuen arteko araudien arteko desberdintasunak handiak dira. Saiakerak egin dira kontratuan gaia egokitzeko edo harmonizatzeko, eta egokitze hori bi eragilek ekarri dute: batetik, Estatuek bultatzen dute harmonizazio hori; eta bestetik, alderdi pribatuek bultzatzen dute.

Estatuen aldetik, 2 modutan bultzatu da egokitasun hori:

1. Hitzarmenen bitartez, baina arau materialak jasotzen dituztenak, ez ordea, gatazka arauak jasotzen dituztenak. Adibide gisa, Kodean 1265. Orrialdean jasotzen da, “1989ko Nazioarteko Salerosketari buruzko Vienako Hitzarmena”.

2. Gatazka arauak bultzatzen dituzten tresnak. Adibide gisa, Erroma I deritzona duguna (“Ley aplicable a obligaciones contractuales”), Europar Batasuneko erregelamendua, alegia.

Partikularrek bultzatutako harmonizazioari erreparatuko diogu jarraian. “Lex mercatoria berria “aztertuko dugu. Horiek, partikularrek (kanpo trafikoan dabilen eragilea: merkatariak, enpresak…) Nazioarteko mailan erabiltzen dituzten usadio eta ohiturak dira. Usadio horiek, Nazioarteko hitzarmenetatik, Estatuen ordenamendu juridikoetatik,eta arbitroek ematen dituzten laudoetatik ateratzen dira.

Bestetik, “Lex mercatoria berriaren teoria” dugu. Horren esanahia honako hau da: kanpo trafikoan dabiltzan eragileek erabiltzen dituzten usadioek, benetako ordenamendu juridiko baten balioa dutela esan nahi du, hau da, ordenamendu juridiko bat da oso osorik. Beraz, teoria honek dio, alderdiek erabaki dezaketela lex mercatoria berria, kontratuei aplikagarri zaion ordenamendu gisa, hau da, kontratuei aplikatu ahal zaiela esaten du lex mercatoria berriaren teoriak, Frantziako ordenamendu aplikagarria den moduan, besteak beste.

Europan, teoria hau ez da aplikagarri den ordenamendu gisa onartzen. Zergatik?

1) Kanpo trafikoan dabiltzan enpresak ez dira legegileak. Enpresak erabakitzen du haien usadioak aplikagarri zaiela kontratuei ordenamendu gisa. Baina horiek ez dira legegileak.

2) Ez dago lex mercatoria berri bakarra. Honela, mertakarientzako arlo bakoitzak, lex mercatoria bat izango du.

3) Lex mercatoriak, hutusune asko ditu.

4) Ez du sistemabat zehazpenak ezartzeko. Bestalde, Estatu baten ordenamendua betetzen ze bada zehapena egongo da.

Ze balio ematen zaio lex mercatoria berriari?

1) Liskarrarik ez badago, erabili ahalko dute nahi dutena, aukera horien artean lex mercatoria berria dago.

2) Alderdien artean liskarra badago, arbitrora jotzea erabakitzen badute eta honek lex mercatoria berria erabiltzea erabakitzen badu, ez da arazorik egongo.

3) Liskarra badago eta demanda tarteratzen duen alderdiak, Estatu bateko epaitegi batera jotzea erabakitzen du. Kasu horretan, lex mercatoria berria ezingo da onartu aplikagarri den ordenamendu gisa. Kasu honetan, kontratuei aplikagarri zaien legea zehaztu beharko da. Baina, aukeratu den lex mercatoria berria, kontratuaren eduki gisa balioa izango du; hau da, aplikagarri den ordenamendu gisa ez du baliorik izango, baina lex mercatoriak kasu horretan esaten duena, bete beharko da (“incorporación por referencia”). Izen hori hartzen du, Kontratuan barneratzen delako erreferentzia gisa, eta eduki gisa bete behar delako. Honela, kontratuei aplikagarri zaion legeak esango du ea lex mercatoriak zehazturiko edukia baliozkoa den edo ez.

Izan ere, Nazioarte mailan, Nazioarteko kontratu batei aplikagarri zaion ordenamendua zehaztu beharko da. Honela, aplikagarri den legeak zehaztuko du ea kontratuan adostutakoa baliozkoa den…

Liskarraren mailan, alderdiek erabakitzen badute lex mercatoria berria aplikagarri den ordenamendu gisa erabiltzea, Europan ez da onartuko. Dena den, bazpadaere, foroko barne zuzenbidean, ea lex mercatoria berria onartzen den begiratu beharko da.

Partikularrek bultzaturiko harmonizazioaren beste saiakera: “Principios de UNIDROIT”. Hauek, Lex mercatoria baino perfektuagoak dira, alegia, hutsune gutxiago uzten dira. Printzipio hauek oso perfektuak dira, askotan, Estatuko ordenamenduak baino egokiagoak. Beraz, arazoak sortzen dira. Zertarako erabiltzen dira printzipio hauek? Estatu desberdinek kontratuen inguruan ordenamenduak eratzean, euren kodeetan kontratuak arautzeko edo berritzeko eredu gisa erabili izan dira. Kontua da oraingoz, ez ditugula onartuko.

HISTORIAKO IRIZPIDEAK APLIKAGARRI DEN ORDENAMENDUA ZEHAZTEKO

Irizpideak:

1) Foruko legea: Epaitegia dagoen lekuko legea. Baina, eragozpen asko sortzen ditu. Honek, praktikako ondorio gisa, Nazioarteko kontratazioa murriztu egingo dela aipatu behar dugu. Beraz, enpresek ez dute irtenbide hau hautatuko.

2) Kontratua burutu den tokiko legea aplikatzea. Erdi Aroan eman zen. Enpresek ez zuten erabili

3) Alderdiek erabakitzen duten legea aplikatzea. Kode Zibilaren 10.5. artikuluak, Nazioarteko kontratuei aplikagarri zaien legea zehazten du. Irizpideen artean hauek daude: alderdiek erabakitzen dutena(1); alderden amankomuneko naziokotasunarena (3); bi alderdien amankomuneko ohiko egoitza (3); kontratua burutu den tokikoa (4).

Kode Zibilaren 10.5 artikulua noiz erabiliko dugu?

I. Erroma I-ek arautzen ez dituen kontratuekin.

II. 1993 urtea baino lehenago egindako kontratuekin.

ERROMA I

1993 urtean, Erromako hitzarmena indarrean sartu zen. Beraz, urte horretatik aurrera burutu ziren kontratuei, Erromako hitzarmena aplikatzen zitzaien. Erroma I erregelamendua, 2009 urteko abenduan sartu zen. Beraz, tarte horretan buruturiko kontratuei, Erromako hitzarmena aplikatzen zaie. Bestetik, 2009ko abendutik aurrera buruturiko kontratuei, Erroma I erregelamendua aplikatuko zaie. Dakigun moduan, erregelamenduaren aplikazioa errazagoa da.

Erregelamendua egiteko lehengo arrazoia, forum shopiing-a ekiditea izan da. Gaur egun, Europako edozein tokitan auzia tarteratu ezkero, kontratuari aplikagarri zaion ordenamendua beti berdina izango da.

Erroma Ieko erregelamenduak jasotzen dituen arauak, gatazka arauak izango dira. Honela, aipatzen diren gatazka arauen bidez jakingo dugu zein den ordenamendu aplikagarria. Berez,

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (32.2 Kb)  
Leer 16 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com