ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Nazioarteko Lankidetza


Enviado por   •  9 de Abril de 2013  •  311 Palabras (2 Páginas)  •  217 Visitas

Página 1 de 2

Nazioarteko lankidetza

II. Mundu Gerra amaitu zenean, gerra hori, besteak beste, herrialdeen arteko lankidetza ezagatik sortu zela esan zuten. Hori dela eta, herrialdeek nazioarteko erakundeak sortzea adostu zuten, lankidetza hori sustatzeko eta, horrela, iraganean egindako akatsak berriro ez egiteko.

POLITIKOAK

• Nazio Batuen Erakundea (NBE):

NBE 1945ean sortu zuten 51 herrialdek, nazioarteko lankidetzaren eta segurtasunaren bidez bakeari eusteko helburuarekin. Gaur egun, 191 herrialde dira erakunde honen kide. Erakunde honetan sartzean, estatu kideek Nazio Batuen Gutunetatik eratorritako betebeharrak hartzen dituzte beren gain. Erakundearen helburu garrantzitsuenak hauek dira: nazioarteko zuzenbidea, ordenua, garapen ekonomiko eta soziala eta giza eskubideak bermatzea.

NBEren egitekoa da nazioarteko gatazkei irtenbidea emateko bitartekoak jartzea, eta guztioi eragiten diguten gaietarako politikak zehaztea.

NBEk lau erakunde nagusiren bidez funtzionatzen du: Batzar Nagusia, Segurtasun Kontseilua, Idazkaritza eta Nazioarteko Justizia Auzitegia. Lehenengo hirurek New Yorken dute egoitza, eta azkenak, Herbehereetan.

EKONOMIKOAK

• Muga-zergei eta Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra (GATT):

GATT (General Agreement on Tariffs anda Trade) 1947an sortu zen, salgaien zirkulazioa arautzeko, baina ez zen inoiz nazioarteko erakunde bihurtu. Haren helburua zen protekzionismoak eragin zitzakeen kalteak saihestea eta munduko ekonomia-hazkundea sustatzea. Irizpide batzuk adostu ziren: nazio faboratuenaren klausula, gardentasun-printzipioa, denen artean gutxien garatutako herrialdeen alde egitea eta aldizkako negoziazioaren printzipioa. GATTen azken bilera Uruguaiko erronda izan zen. 1995ean amaitu zen, bederatzi urtez negoziatu ostean.

• Munduko Merkataritza Erakundea (MME):

1995eko urtarrilean sortu zen, nazioarteko merkataritzan erreferentzia izateko asmoz. Haren printzipio nagusiak: diskriminaziorik gabeko merkataritza, merkatuan sartzeko baldintzak fidagarriak izatea eta oztopoak, txikiagoak, lehia zintzoa sustatzea eta garapena eta ekonomia-erreforma sustatzea.

• Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua (MB):

Bi erakunde hauek NBErekin lotutako bi erakunde dira. 1944an sortu ziren, hiru helburu hauekin: estatu kideen truke-tasen eta dibisen parekotasunen egonkortasuna lortzea, nazioarteko likidezia ziurtatzea eta ordainketa-sistema aldeaniztuna sortzea, eta nazioarteko maileguak ematea.

• Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE):

1961ean sortu zen, eta gobernu arteko kontsulta- eta

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (2.7 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com