ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Word-en leihoa


Enviado por   •  6 de Mayo de 2012  •  Tesis  •  4.354 Palabras (18 Páginas)  •  352 Visitas

Página 1 de 18

Word-en leihoa

Windows inguruneko programa guztiek bezala honek ere leihoak ditu ezaugarri nagusi. Beraz, lanerako ingurunea leiho bat izango da: programaren leihoa. Honen barruan beste leiho gehiago irekiko dira, testuaren formatua aldatzeko, elkarrizketarako..

• Titulu-barra: bertan programaren izena eta erabiltzen ari den fitxategiaren izena agertzen dira. Fitxategirik ireki ez bada edo pantailan dagoen lana inoiz gorde ez bada Dokumentua1 [Documento1] izen orokorra jartzen du. Barra honen ezker eta eskuinaldean Windows leihoetan ohikoak diren botoiak daude, leihoa itxi, maximizatu, minimizatu (ikonotu),... egitekoak.

• Menu-barra: Word-en egin daitezkeen eragiketa guztiak menuko hitz hauetan bilduta daude. Hitz hauetako baten gainean saguaren bidez klik behin eginez, bere azpialdean agertzen dira funtzio batzuk.

Menuko aukera bat grisez agertzen denean, desaktibatuta dagoela esan nahi du, hau da, momentu horretan ezin dela erabili. Menuko hitz baten gainean klik behin eginda bere barruko aukerak zabaltzen dira.

• Tresna-barra: gehien erabiltzen diren funtzio eta eragiketak eskura daude botoi hauetan, saguaren adierazlea botoi baten gainean jarrita azalpena zertarako den ematen du azpialdean eta klik behin egitea nahikoa da eragiketa edo funtzioa martxan jartzeko.

• Idazteko area: gune zuri honetan idazten da. Orrialde bat bukatzen denean eta hurrengoa hastera doanean, bi orrialdeen arteko banaketa ikusiko da fisikoki bi orriak pasako balira bezala. Dokumentuan idatzi denean, area honetan ikusten den bezala agertuko da inprimatzean ere.

• Desplazamendu-barrak: beherantz edo gorantz mugitzeko dokumentuan eta, honela, pantailan sartzen ez dena ikusi ahal izateko.

• Egoera-barra: programaren egoerari buruzko informazioa agertzen da, leihoko testuari buruzkoa, esaterako, orrialde-zenbakia, zenbat orrialde duen dokumentuak, zein lerrotan dago saguaren erakuslea, eta abar

Ariketa01

Eginkizuna: Egin ondorengo ariketa agertzen diren argibideei jarraituz:

1.- Abiatu Word programa.

2.- Tekleatu ondoko testua:

Word programa nola erabiltzen den ikasiko ditugu

3.- Ezabatu it letrak ditugu hitzan.

4.- Gorde dokumentua zure karpeta pertsonalean edo diskete batean Ariketa01 izena emanez.

5.- Itxi egindako dokumentua baina Word programatik irten barik.

6.- Berreskuratu berriro Ariketa01 izeneko dokumentua.

7.- Itxi dokumentua eta Irten Word-etik.

Elkarrizketa-koadro honek zati desberdinak ditu, honako hauexek, hain zuzen ere:

Letra-tipoa [Fuente] fitxa: fitxa honetan letra-tipoa, idazketa-estiloa (lodiz, azpimarraz, etzanez...), letra-tamaina, azpimarra-motak, testuaren kolorea eta testuari egin diezazkiokegun efektu desberdinak hauta daitezke. Gainera,eginiko aukeraketak errealitatean zein itxura duen ikusteko lauki bat dugu.

Karaktere arteko tartea [Espacio entre caracteres] fitxa: fitxa honetan karaktereen arteko tartea alda dezakegu. Normalean oso gutxitan erabiltzen da.

Testu-efektuak [Efectos de texto] fitxa: fitxa honetan zenbait efektu bereziak egin daitezke, besteak beste, aldizkako atzealdea, testu distiratsua, eta abar. Dena den, oso efektu politak izan badaitezke ere oso gutxitan erabiltzen dira, ez baitira ikusten inprimatzean.

B) Tresna-barra erabiliz, gauza bakan batzuk hauta ditzakegu, adibidez, idazketa- -estiloa, letra-tipoa eta letra-tamaina. Bide hau askotan erabiltzen da azkarragoa delako.

Ariketa02

Eginkizuna: Idatzi ondorengo lerroak, beraiek adierazten dituzten ezaugarriak errespetatuz. Hariketa hau egiteko Formatua [Formato] tresna-barra erabili.

Arial letra-tipoa, 14 letra-tamaina.

Arial letra-tipoa, 26 letra-tamaina.

Arial letra-tipoa, 14 letra-tamaina, lodiz.

Arial letra-tipoa, 14 letra-tamaina, etzanez.

Arial letra-tipoa, 14 letra-tamaina, azpimarratuta.

Arial letra-tipoa, 14 letra-tamaina, lodiz, etzanez, azpimarratuta.

Times New Roman, 12.

Times New Roman, 12, lodiz.

Times New Roman, 12, etzanez, azpimarratuta.

Times New Roman, 12, lodiz, azpimarratuta.

Courier New, 12.

Courier New, 12, etzanez.

Courier New, 12, etzanez, azpimarratuta.

Times New Roman, 12, letra gorria.

Times New Roman, 12, letra urdina, horiz nabarmenduz.

Times New Roman, 12, letra zuria, beltzez nabarmenduz.

Times New Roman, 12, letra beltza, fuksia nabarmenduz hitz batzuk.

Times New Roman, 12, letra urdina, azpimarra bikoitza.

Times New Roman, 12, letra berdea, hitzak bakarrik azpimarratuz.

Times New Roman, 12, letra fuksia, Marratua [Tachado] efektua erabiliz.

Times New Roman, 12, letra gorria, Itzala [Sombra] efektua erabiliz.

x5-2x4-3x3+x2+x–5=32

H2O, SO4H2O

Times New Roman, 12, Testu distiratsua [Texto chispeante] animazioa erabiliz.

Times New Roman, 12, Atzeko planoko keinukaria [Fondo intermitente] animazioa erabiliz

Ariketa03

Eginkizuna: Idatzi ondorengo gutuna. Erabili den letra-tipoa eta tamaina “Times New Roman, 12” izan da baina beste bat erabili nahi baduzue erabili.

(<Hemen ez idatzi esaldi hau, baizik eta gaurko data>)

J. Ablanedo:

Pertsonal Administratzailea.

Ediciones Martínez y Rodriguez S.L.

Paseo

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (25.1 Kb)  
Leer 17 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com