ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

JEAN-JACQUES ROUSSEAU ETA BORONDATE OROKORRA

amaialarrinagaSíntesis8 de Noviembre de 2022

674 Palabras (3 Páginas)153 Visitas

Página 1 de 3

POLITIKA ETA HERRIAREN PARTE HARTZEA:

JEAN-JACQUES ROUSSEAU ETA BORONDATE OROKORRA

Zergatik ez dira beti bidezkoak gehiengoaren erabakiak? (Artikuluari jarraitu)

Gehiengoaren erabakiak askotan ez dira bidezkoak ez delako arrazoimena erabiltzen erabakiak hartzeko. Jende gehienaren arima arrazionalak ez ditu beste arimak menperatzen eta pasio eta grinen arabera orientatzen dira. Hori dela eta, gutxi batzuk erabiltzen dute arrazionaltasuna, beraz gehienen erabakia txarto egongo da eta gutxi batzuek izango dute arrazoia. Horregatik Platonen ez zuen nahi jende guztiak politika arloan erabakia zedukitzea baizik eta jakintsuek; hau da, filosofoak arima arrazionaltasuna erabiltzen baitute pasioak eta grinak alde batera utziz.

Platonen ustez, zer egin behar dugu ondo erabakitzeko edo nolakoa izan behar du hiru arimaren eta gorputzaren arteko harremanak ondo erabakitzeko?

Platonen ustez, erabaki zuzenak egiteko garrantzitsuena arima arrazionala erabiltzean datza, beraz, arima grinatsua eta haserrekorra bere menpe egon behar dira eta ezin izango dute botererik eduki. Gainera, desioak eta grinak alde batera utzi behar dira horiek bultzatzen dutelako pertsona erabaki okerrak hartzera. Arimen oreka lortuz gero, erabaki zuzenak hartuko dira eta ez dira arazorik gertatuko.

Gaur egun, behin dualismo antropologikoa gaindituta, zer behar dugu Platonek esaten duena osatzeko? Zergatik?

Platonen ustez gizakia alde batetik gorputza zen eta bestaldetik arima. Hori ez da guztiz egia unitate bakarra garela badakigulako. Arima eta gorputza bat eginda daude gizakian eta ezin dira ezberdindu ezta banandu inondik inora. Hori dela eta, erabaki honak hartzeko arrazoimena erabili behar da, baina gorputzaren parte hartzea sahietsezina denez eta sentimenduak agertuko direnez, sentimendu egokiak aukeratu eta azaleratu behar dira. Horrela erabaki politiko ahalik eta zuzenenak lortuko ditugu, pasio grina eta sentimendu ezegokiak ahal den neurrian alde batera utziz. Ondorio nagusia erabakirik zuzenenak hartzea da.

Rousseauren proposamena:

Azaldu zertan bereizten diren guztien nahia eta borondate orokorra.

Guztien nahian ez dira besteen ideiak kontuan hartzen eta ez da

inoiz bestearen lekuan jartzen. Norberaren ideiak defendatzen dira baina negoziatu gabe. Aldiz, borondate orokorrean erruki eta enpatia dagoenez, bestearen lekuan jartzen da. Bere interesak eztabaidatuz 2 pertsonen arteko erabaki bat lortzeko. Beraz, argi bereizten dira enpatian: guztien nahian ez da agertzen, bestearen interesak ez dira kontuan hartzen eta borondate orokorrean enpatia agertu egiten da, bestearen lekuan jartzen gara eta negoziatzea errezagoa iruditzen zaigu.

Zergatik izan behar luke borondate orokorrak gaur egungo demokrazien oinarria?

Lehen aipatu didan moduan, enpatia eta errukia agertzen denez

borondate orokorrean askoz metodo hobea da demokraziaren oinarria izateko. Hau da, bestearen interesak entzun, ulertu eta aztertzen direnez aukeratutako erabakiak zuzenagoak izango dira denontzat eta ez bakarrik talde zehatz batentzat. Bestalde, demokraziaren oinarria izan behar da gaur egun gehiengoak aukeratzen duena egiten delako eta hori beti ez da onuragarria, orduan, negoziatzea eta hartzen diren erabakiak denon artean hitz eginda egoteak onura asko ekar ditzake gaur egungo gizarteari.

Artikuluak hau dio: “… norberaren askatasuna laster bihurtzen da libertinaje: herritar guztiak saiatuko dira ahalik eta onura gehien ateratzen nork bere buruarentzat, guztien ongian pentsatu gabe …” Zer da askatasuna, Rousseauren ustez? Eta libertinajea? Zergatik da askatasuna borondate orokorraren funtsa? Erabili Kanten argudioa zure azalpenean ere.

Moralki eta arrazionalki jokatzeko askatasuna,

...

Descargar como (para miembros actualizados) txt (5 Kb) pdf (38 Kb) docx (9 Kb)
Leer 2 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com