ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

ROUSSEAU GALDERAK


Enviado por   •  20 de Marzo de 2014  •  Prácticas o problemas  •  370 Palabras (2 Páginas)  •  370 Visitas

Página 1 de 2

ROUSSEAU GALDERAK

1.- Noiz eta zeinentzat idatzi zuen Rousseauk idazki hau?

1755.urtean, Dijongo Akademiaren sarian parte hartzeko idatzi bazuen ere, Genevako gobernuari helarazi nahi izan zion errepublikari zuzenduta,; bertako herritar zein subiranoei.

2.- Zein da idazki honen lehenengo zatian aurkitzen dugun helburua? Zertarako idatzi zuen?

Lehen zati honetan, Rousseauk, egungo gizartea ulertu nahian dabil. Antzinako gizarteak, asketzat ditu, gizarteratu gabeak baina askeak. Gizartearen eboluzioaren akatsa bilatu nahian dabil, gizakia bera ez baita hoberantz joan mende guzti hauetan zehar. Gizaki askea izan nahi duen pertsona da. Basajaun haiek zuten bizitza eskea eta zoriontsua bizi nahi du bere gizartean bertan. Adimena, izan badauka, baina hori al da arazoa, akatsa? Abstrakziorako gaitasunak egiten al gaitu maltzur? Erantzunen bila dabil liburu honetan.

3.- Rousseauren ekarpena; historikoa, antropologikoa, soziologikoa, politikoa…?

Idazki honetako ekarpenak izatez, Rousseauren iritziak izango dira. Hauen balio historiko, antropologiko eta politikoei dagokionean, zalantzan jartzen ditut, bere hipotesiak entzunak bainituen lehendik ere. Basati izatetik gizarteratze prozesuaren nondik norakoak azaltzerakoan, Anibal Ponceren “Educación y lucha de clases” testua gogora ekarri dit. Honek ere gizarte primitiboetatik egungo gizartera iritsi bitarteko lehen pausuak aztertu baitzituen, bide bera jarraituz. Biek ondorioztatzen dute jabego pribatuaren sorrerarekin areagotu zirela gizakien arteko desberdintasunak, naturan horren urriak zirenak.

4.- Zein da Rousseauren arabera gizakiak eta gainerako espezieen arteko funtsezko bereizketa?

Herioaren ezagutza. Gizaki primitiboak, animaliak bezala, bere senari jarraituko dio, gosea, sexua, beldurra, etab. Sentituko ditu eta hauei aurre egiten saiatuko da. Baina heriotzaren berri duen heinean, honi beldurra dion heinean, animaliatasunetik urruntzen joango da, eta ondorioz, beste gainontzeko espezieen artetik bereizik

Leer Ensayo Completo

Suscríbase

o.

5.- Zein da Rousseauren arabera gizakiok funtsean/inportanteena erabili dugun lanabesa?

Gizakiok erabilitako lanabes inportanteena adimena dela esango nuke. Eskuak eta hatzak ahaztu gabe, hauek ahalbidetu baitzuten erreminten sorrera. Honekin batera, esan, egurra eta burdina izan zirela giza espeziearen erremintak bereizi zituzten materialak. Hasiera batean oso sinpleak izango ziren tresnak, denborarekin eta ezagupenekin hobetuz joango direlarik.

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (3 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com