ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

ROUSSEAU GALDERAK


Enviado por   •  8 de Mayo de 2013  •  Prácticas o problemas  •  1.299 Palabras (6 Páginas)  •  496 Visitas

Página 1 de 6

ROUSSEAU GALDERAK

1.- Noiz eta zeinentzat idatzi zuen Rousseauk idazki hau?

1755.urtean, Dijongo Akademiaren sarian parte hartzeko idatzi bazuen ere, Genevako gobernuari helarazi nahi izan zion errepublikari zuzenduta,; bertako herritar zein subiranoei.

2.- Zein da idazki honen lehenengo zatian aurkitzen dugun helburua? Zertarako idatzi zuen?

Lehen zati honetan, Rousseauk, egungo gizartea ulertu nahian dabil. Antzinako gizarteak, asketzat ditu, gizarteratu gabeak baina askeak. Gizartearen eboluzioaren akatsa bilatu nahian dabil, gizakia bera ez baita hoberantz joan mende guzti hauetan zehar. Gizaki askea izan nahi duen pertsona da. Basajaun haiek zuten bizitza eskea eta zoriontsua bizi nahi du bere gizartean bertan. Adimena, izan badauka, baina hori al da arazoa, akatsa? Abstrakziorako gaitasunak egiten al gaitu maltzur? Erantzunen bila dabil liburu honetan.

3.- Rousseauren ekarpena; historikoa, antropologikoa, soziologikoa, politikoa…?

Idazki honetako ekarpenak izatez, Rousseauren iritziak izango dira. Hauen balio historiko, antropologiko eta politikoei dagokionean, zalantzan jartzen ditut, bere hipotesiak entzunak bainituen lehendik ere. Basati izatetik gizarteratze prozesuaren nondik norakoak azaltzerakoan, Anibal Ponceren “Educación y lucha de clases” testua gogora ekarri dit. Honek ere gizarte primitiboetatik egungo gizartera iritsi bitarteko lehen pausuak aztertu baitzituen, bide bera jarraituz. Biek ondorioztatzen dute jabego pribatuaren sorrerarekin areagotu zirela gizakien arteko desberdintasunak, naturan horren urriak zirenak.

4.- Zein da Rousseauren arabera gizakiak eta gainerako espezieen arteko funtsezko bereizketa?

Herioaren ezagutza. Gizaki primitiboak, animaliak bezala, bere senari jarraituko dio, gosea, sexua, beldurra, etab. Sentituko ditu eta hauei aurre egiten saiatuko da. Baina heriotzaren berri duen heinean, honi beldurra dion heinean, animaliatasunetik urruntzen joango da, eta ondorioz, beste gainontzeko espezieen artetik bereiziko.

5.- Zein da Rousseauren arabera gizakiok funtsean/inportanteena erabili dugun lanabesa?

Gizakiok erabilitako lanabes inportanteena adimena dela esango nuke. Eskuak eta hatzak ahaztu gabe, hauek ahalbidetu baitzuten erreminten sorrera. Honekin batera, esan, egurra eta burdina izan zirela giza espeziearen erremintak bereizi zituzten materialak. Hasiera batean oso sinpleak izango ziren tresnak, denborarekin eta ezagupenekin hobetuz joango direlarik.

6.- Noiz galdu zien gizakiak beldurra gainerako espezieei?

Bera baino handiago eta bizkorrago ziren animaliak ere ehiza zitekeela ikusi zuenean galdu zien beldurra gizakiak beste espezieei.

7.- Zein da beste espezieez gain, gizakien etsai nagusia?

Gizakien etsai nagusia, gizarte primitiboetan ez bezala, egun, gizakia bera da. Gizarte primitiboetan, beste espezieez gain, natura zen etsai bakarra; negu luzeak, udara beroak, ekaitzak, uholdeak, sumendiak, etab. Jabego pribatuaren ideiarekin, etsaia etxean zegoen, edo hobe esanda, ondoko etxean. Gizarte modernoan, non sentimenduak eta jabegoak gure egunerokoa osatzen duen, gizakia bera baino etsairik ez dago. Inbidia, mesprezua, iraina, pobrezia, aberastasuna, guzti hauek gizakia maltzurtzen dute, besteenganako etsai bihurtuz.

8.- Zer gertatzen zaie gizakiei eta animaliei etxekotzerakoan? (domestikatzean)

Gizakiek, animaliek bezala beren sena galtzen dute etxekotzean. Erosotasunarekin batera, osasuna galtzen dute biak. Naturan hazitako animaliak, etxeko abereak baina osasun trinkoagoa izan ohi dute, berdin gertatzen zaie gizakiei ere, gutxitu egiten dira, biziraupenerako grina galtzen da, eta ondorioz ez dira gaitasun osoak guztiz garatzen. Naturak ondo zaindu izan ditu beti animalia zein gizakiak, baina naturaren kontra joatearekin, hau da, etxekotzearekin, babes hori galdu ere egiten dela esan genezake.

9.- Zergatik Rousseauren arabera, gizakia askea da eta animaliak ez?

Animalia bizitzera behartua dagoen bitartean, gizakiak aukeratzeko ahalmena du, eta honek egiten du aske.

10.- Zein da Rousseauren arabera, hizkuntzen jatorria?

Hizkuntzen jatorria familian ikusten du Rousseak, nahiz eta batzuek hizkuntza, gizartearen aurretik eman zela pentsatzen duten. Rousseak, gizarte egitura primitiboa hizkuntzaren beharrik gabe sortu zela pentsatzen du, eta honen ondorio izango da hizkuntzaren beharra. Etxean, haurrek, amarekin komunikatzeko behar handiagoa izango zuten amak berak semeekiko baino. Horrela bazen ere, umealdi motzak eta amarengandik urruntze goiztiarrak, honen garapena zailduko dituzte. Elkarlanerako beharrak komunikatzeko modu bat eskatzen zuen, eta keinuen bidez egin zitekeena, iluntasunean, hotsen bitartez egin beharra sortu zuen. Honela, lehen orruak eta garrasiak, ondorengo hitzak izango dira.

11.- Zein da Rousseauren arabera, ideien jatorria eta garapena?

Gizakiak, hizkuntzarekin batera, eta hau garatzeko beharrarekin, ikusten zuena deskribatzearen beharrarekin hasi zena, denborarekin, pentsatzen eta sentitzen zena adierazteko ere behar izan zuen. Ideien jatorria, etorkizunaren berri izatearekin etorri zen, hau da, gizakia etorkizunaz jabetu zenean, ordurarte ez bezalako

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (10.2 Kb)  
Leer 5 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com