Irtenbide bakarra dela dirudi
iker.ullibarriTarea17 de Mayo de 2018
634 Palabras (3 Páginas)135 Visitas
“Botelloia”
irtenbide bakarra dela dirudi
Gaur egungo gizartean alkohola eta bereziki “botelloia”, gero eta gazte gehiagoren asteburuko plan nagusi bihurtzen ari da. Egitasmo plan honek ondorio latzak dakarzkie bai “botelloi” bera egiten duten pertsonei, baita inguruko pertsonei ere. Azkeneko hauei eragiten zieten ondorio nagusiak zikinkeria, zarata eta biolentzia dira. Oso zikin geratzen dira larunbat gau osteko guneak, tabakoz, kristalez nahiz plastikozko botilaz edota poltsaz beteta. Hau gutxi balitz, “botelloiak” ere zarata handia eragiten du. Oihuak, musika… nagusi dira gau zoro horietan. Azkeneko ondorioa borrokak areagotzen direla da eta honek ez die inolako mesederik egiten bertako bizilagunei. Hala ere, benetako kaltetuak ekintza hori praktikatzen duten gazteak dira dudarik gabe.Izan ere, gehienetan leku ezkututan egiten dira eta pertsona hauek edariak nahasiko dituzte inolako kontrolik gabe. Horrek alkohola edatea are arriskutsuago egiten du.
Hainbat kausa daude “botelloia” gero eta gehiago praktikatzeko ekonomikoak, politikoak eta ohituretan oinarritutakoak besteak beste.
Eragile ekonomikoei helduz, gazteek ez dute tabernetara joateko diru nahikorik eta alkohola merke edan nahi izatekotan, “botelloia” irtenbide ekonomiko bakarra da. “Psicothema”-k, 20-24 urteko gazteei eginiko inkesta baten ondorioz, “Botelloia” praktikatzen duten %32.59-k kausa ekonomikoengatik egiten dute, beraz ekonomia gaur egungo gizartean faktore garrantzitsua da eta merkeago edan badaiteke, zergatik ez egin? Gainera, “botelloia” egiteak duen beste alderdi positibo bat, kalitate handiagoko edariak lortzea da, baita edari horiek pertsonalizatuago egotea ere, hau da, edariak zuk nahi moduan nahasteko aukera izatea.
Politikoei dagozkienez, 18 urte bete ez duten gazteek ez dute tabernetara sartzeko adin nahikorik eta alkohola edan nahi izatekotan, “Botelloia”-a irtenbide bakarra da. Gainera, nahiz eta tabernetan edatea legearen kontra joan, ez al da arriskutsuagoa leku ezkutuetan edatea inolako segurtasunik gabe?
Azkenik, gazteen ohiturek ere garrantzi handia dute ekintza hau praktikatzen hasteko. Gazte garaian gauza berriak probatzeko gogoa pizten da eta horren eraginez, drogak probatzeari ekiten diote. “ACD”-k ( Ayuda contra la drogadiccición de España) eginiko inkesta baten ondorioz, “botelloia” egiten hasten den %20-k, talde presioaren ondorioz egiten du. Beraz, kausa ekonomikoen ondoren, beste garrantzitsuenetakoa talde presioa da. Zenbatetan entzun dugu: Proba ezazu hau, ez dizu minik egingo eta! Edota: Nire “porro” hauek tabakoa baino askoz hobeagoak dira dudarik gabe!
Bestalde badaude garrantzi hain handia ez duten kausak ere. Badira gazteak, “Botelloia” nahiago dutenak, udan kalean edateko aukera ematen baitu. Izan ere, diskoteka, pub eta horrelakoak jende askoz eta kez beterik egoten dira. Azkenik, lotsa kentzeko alkohola erabiltzen duten gazteak ere badaude. “Colegio de Psicologos del Principado de Asturias”-ek dio gazte askok alkoholaren bidez lotsa kentzea lortzen dutela, baita ikasketetatik “deskonektatzea” ere.
“Botelloia” gazteen asteburuko plan nagusia izateari uzteko, irtenbideak planteatzea ezinbestekoa da.
Legalki drogak kontsumitzeko adina gutxituz gero, gazteak tabernetara sartu ahal izango lirateke eta beraz, ez lukete “Botelloia” praktikatu beharrik alkohola edota beste mota bateko substantziak kontsumitzeko. Hala ere, drogak osasun arazo handiak sortzen ditu eta gazteengan are gehiago. Honek gehiegizko kontsumoa ekarriko luke eta osasun arrisku gehiago egongo lirateke. Beraz irtenbide hau egokia ez dela esan daiteke.
“Botelloia” egiteari uztea nahiko zaila denez, toki espezifikoak jartzea bide egokia izan daiteke. Toki hauek polizia, osasun zerbitzuak eta garbiketa enpresa bat eduki
...