ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Energias Alternativas


Enviado por   •  20 de Octubre de 2014  •  1.973 Palabras (8 Páginas)  •  188 Visitas

Página 1 de 8

HAUTAZKO ENERGIAK

1.SARRERA

1.1.Gaurko egoera energetikoa

80ko hamarkadaren bukaeran eta 90eko hasieran, munduko gizarteak iritzi bat pairatu zuen energia inguratzen duen zenbait arlotan; bere erabilera eta lortzeko eran batez ere.

Energia alternatiboak gizakiari lotuak egon dira bere hastapenetik. Berez, izar batetik energia jasotzen duen planeta batean bizi gara, EGUZKIA hain zuzen ere. Kurtso honetan, energia alternatiboen sorrera, eboluzioa eta etorkizuna aztertzen saiatuko gara.

Energia alternatiboak, energia berriztagarri izenez ere ezagutzen dira, baina, izen hau ez da guztiz zuzena, egia esan, alternatibo izena ere ez da egokia.

Erregai fosilak ere berriztagarriak dira nahiz eta prozesu honek milaka urte behar dituen gauzatzeko.

ALTERNATIBOA: gaur egun energia hauek ezin dute ekoiztu gure bizimodurako behar dugun energia guztia. Agian, etorkizun batean bai (Green Peace-n ikerketak 2050. urterako esaten du energi berriztagarriz hornitu gaitezkeela).

GARBIAK: egia da energiahauek beraien funtzionamenduan zehar ez dutela CO2 produzitzen (biomasaren kasuan zikloa ixten da) baina beraien faberikazio prozesuetan iturri fosiletatik eratorritako energia erabiltzen dute.horregatik beharrezkoa da inbertsio handiak egitea ikerketa eta garapen mailan teknika hauek hobetzeko. Bestalde, daramagun bizi erritmean ere erreflexionatu beharko genuke.

Garatuak ez diren herrialdeek, ez dituzte guretzat ohikoak diren energi iturriak erabiltzen ( erregai fosilak eta nuklearrak), ezta gure bizimodu elitista erabiltzen. Horren ordez, aintzina erabiltzen ziren teknikak dituzte naturatik behar duten energia guztia lortzeko ( ura, eguzkia, haizea…).

Ikasiko ditugun energia alternatiboek duten beste desabantaila bat zera da: ezin da aurrikusi sortuko den energi kantitatea eta gainera denboran zehar hau ez da konstantea izango. Adibidez: eguzki energia, izenak dioen bezala, eguzkiaren araberakoa da. Honek, urtean zehar mugimendu ezberdinak ditu eta egunean zehar ere energia kantitate desberdinak irradiatzen ditu.

1.2.Energia alternatiboen sailkapena

Eguzkia, energi iturri oso baliagarria da.Nahiz eta gure planetara bere energiaren portzentai oso txikia iritsi, energia hau, kantitate oso garrantzitsua suposa dezake gure gizarteko teknologia elikatzeko. Beraz, arazoa ez dago energia kantitatean, bere ustiapenean baizik.energia hau oso dispertsatua heltzen da lur gainazalean zehar eta horrek zailtasunak dakartza energia biltzeko unean. Bataz beste, gure atmosferaza eguzkiak irradiatzen duen POTENTZIA 1,4 KW/m2-koa da eta ozono geruza igaro eta gero potentzia hau 1 KW/m2-ra jaisten da.

Haizea, atmosferan gertatzen diren presio aldaketengatik sortzen da, zeinak aldi berean, aire masen tenperatura diferentziagatik sortzen diren, eguzki energia xurgatzeagatik hain zuzen.

Erregai fosilak ere (petrolera, ikatza eta gas naturala) eguzki energiari esker sortzen dira. Aintzinean, materia organiko zena, prozesu anaerobio baten bidez (tenperatura eta presio zehatz batean) gaur egunean erabiltzen ditugun erregai fosilak erabiltzen ditu. Prozesu honek milioika urte behar ditu gauzatzeko.

Beraz, eta laburpen gisa, ia energia guztiak eguzkitik eratorriak direla esan genezake.

2.EGUZKI ENERGIA

2.1.Eguzkiak igorritako energia

Eguzkia fusio erreaktore erraldoia da, bertatik, erradiazio elektromagnetiko desberdinak bidaltzen dira espaziora eta lurrerantz. Erradiazio mota hauek bereizteko UHIN LUZERA (λ) erabiltzen da. Zenbat eta λ txikiagoa izan, orduan eta energia gehiago darama erradiazioak.

GAMMA<X IZPIAK<UV<IKUSKORRAK<IR<MIKROUHINA<IRRATIA

λ→ 10

Eguzki energia kuantifikatzeko, erradiazioa fotoi izeneko partikuletan existitzen dela esaten da. Partikula hauek energi kantitate bat daramate uhin luzeraren arabera eta ez dute Masaryk.

Eguzkian, fusio erreakzioa gertatzen da. Ondorioz, H2, He bilakatzen da energia asko askatuz.

Zenbat eta urte gehiago igaro, orduan eta He gehiago egongo da. Ondorioz, eguzkiak pisu eta bolumen gehiago hartuko du eta egun bat ailegatuko da non eguzkiak lurra jango duen.

2.1.1.Airearen masa

Eguzkiak igorritako energiak, 8 minutu inguru behar du lurrera iristeko baina ez da erradiazio guztia lurreko gainazalera heltzen. Adibidez, ultramoreak, atmosferaza heltzean ia-ia erradiazio guztia desagertzen da. Bertan, O2 molekula sortzen da, O atomoa eta O3-aren artean gertatzen den disoziazio eta bilketa prozesu bati esker.

UV, atmosferatik pasatzean bere λ handitu egiten da eta IR edo IKUSKORREAN bilakatzen da.

Lurrera heltzen den erradiazioaren 1/3 espaziora bueltatzen da isladapen, difusio eta errefrakzio prozesuen bidez.

Parte horretatik gehiena, CO2-ak, ur lurrinak eta CH4-ak xurgatzen dute. Beste partea, hodeietatik eta hautsarengatik difunditzen da. Difusio hau norabide guztietan gertatzen da eta fenomeno honen ondorioz zerua urdin kolorekoa ikusten dugu, adibidez.

AM 0: espektroak eguzkiarekiko orientazio jakin bat duen gainazalera heltzen diren fotoi kopurua tabulatzen du; gainazal,

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (10 Kb)  
Leer 7 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com