ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

La Buena Comunicación

tuittuit27 de Noviembre de 2013

3.667 Palabras (15 Páginas)405 Visitas

Página 1 de 15

Sarrera

Lan hau egiteko “LA BUENA COMUNICACIÓN” liburua irakurri eta itzuli behar izan dut , hori izan baita nire oinarrizko informazio-iturria.

Ez da lan makala izan liburuaren hizkera jasoa baita .

Batetik , liburua atalez atal laburtu egin dut , mamirik aipagarriaren inguruan arituz eta bestetik , gehien gustatu zaizkidan gaien eta kontzeptuen gehigarriak idatzi ditut lan honetan.

Honekin guztiarekin , besterik gabe , gustukoa izatea , ulergarria , interesantea eta irakurtzea merezi izatea espero dut.

1.Atala .Bi pertsona erlazionatzen direnean

Ezinezkoa eta sineste ezina litzake komunikazioa kontzeptu soil moduan ulertzea.Giza harremanen inguruan , entzun eta erantzutean , gertatutako zerbaiten azalpena edota kutxua azaltzean , zein hizlariak esandakoa barneratzen saiatzean ; atxikitze edo erlatibizatze handia ematen da ,hau da , norbaitek egindako edota esandakoaren inguruan faktore bat edo gehiago ez dira antzematen gaizki ulertuak azalaraziz .

Honela komunikazioan zer edo zer azaltzeko , hipotesian oinarritzen gara , kausa edo arrazoi batetik azalpen osoa eraikiz .Ezer esanik ere , harreman estua , sentimenduak , afektua eta emozioak gainjartzen direnean , subjektiboak garela eta inpultsu bitartez erreakzionatzen dugula ; erantzun logiko eta analitikoa eman beharrean .Ondorioz gure jarrera ez da egokiena , gauza soila izan zitekeena , ordea , arazo bihurtzen dugu ; Erreakzio desegoki txiki bat (ezpainak uzkurtzea,kopeta makurtzea ,etab. ) erreakzio-katea ekarrarazten baitu .

Lengoaiaz ari garenean “hitza” datorkigu burura eta bakarrik gutxi batzuk dira gorputzarekin transmitzen duguna antzematen dutenek edo , gutxienez ,daukan garrantzia ematen diotenek. Orokorrean , giza komunikazioak ez ditu bi kontzeptu garrantzitsuenak barneratzen : hitz egin eta entzun . Hori dela eta ,zer esan pentsatzen gauden bitartean , normalean , ez dugu nola esan behar dugun aztertzen ; hau da , ez gara komunikazio ez-berbalaz zaintzen arduratzen , eta horrek gatazka larrien oinarria da .Gaizki ulertu hauek aztertuak izan ziren jada 1972.urtean, Gregory Bateson eta honen “ Menlo Park Hospitaleko “ lankideak , psikoterapiaren oinarriak finkatu zirenean .

Gorputzaren mugimendua oraindik itzuli gabeko lengoaia da , normalean ez baitira era egokian ulertzen , eta suposizioak besterik ez ditugu egiten ; hau da , bestearen ekintzak kategorizatu eta etiketatu egiten du.Era honetan , batak bestearen jarreran oinarrituz jarraituko du aurrera,nahiz eta gaizki ulertu izana , ez dira *metakomunikatzen . Adibidez , gure hizlariaren keinua asperdura adierazten badigu , geuk animatzen ahaleginduko gara . Baina egoki egiten ez badugu egiten tentsioa sortuko da elkarrizketan eta ez da batere atsegina izango; zeintzuetan animatzen saiatu ezean galdezka hasten gara ( neu naiz aspertzen zaituena ? ez zaude gustura nirekin ? ) . Elkarrizketa guztiz apurtu daiteke edo benetan hizlaria aspertzen amaituko duzu.

Era berean ematen da autoestimu baxua duten pertsonekin ,hauek bestearekiko , irainduak sentitzen baitira gehienetan .Segurtasun eza eta ahultasuna sentitzen dute eta euren ekintzak afektu eta errekonozimendua lortzea daukate helburu ,nahiz eta eurek euren burua maitatzeagatik hasi behar izana; honek , gatazka dakar aurkako helburua lortuz .

Paradoxikoki , edonoren jarrera baten aurrean , bakoitzak bere hipotesiei eustea da arruntena; hori dela eta , honen erantzuna eurak berak asmatutakoa-/susmatutakoa - ren arabera izango da, ez ordea , beste hizlariak zeukan asmoaren arabera.Honela interakzioen konplexutasuna gehiago korapilatuko da; kaotikoarekin dauka harremana , bidea .

*Metakomunikazioa : bakoitzaren interpretazio sinbolikoari deritzo ; komunikazioaz dihardu .

Guzti honen ondorioz , hipotesiak giza harremanetan hiru erantzun edota interakzio desberdin ekarrarazi ditzakete:

1. Lehenengo hau baztergarri gisa jokatzen du ;bestearenak baztertu bere galderak eta deskripzioak emateko asmoekin.- saiatzen zaude zer edo zer esaten ?- zer esan nahi du aurpegi horrek ?

2. Hizlariak esandakoaren hipotesiaren inguruan galdetzea datza ;Ez duzu honetaz berba egin dezagun?-aspertzen zaitut? –

3. Kategoria honetan kaotikoa nabaritzen da.Honako kasu hauetan, geure hipotesia zuzena dela uste dugu eta honen arabera izango da gure jarrera , metakomunikazioa baztertuz.

Hobe eta garrantzitsuagoa da galdetzea suposatu egitea baino .

Zeinu-hizkuntza kategorizazioetan oinarritzen diren hipotesiak nabarmentzen dira.

Kategoriak : esanahia esleitzen duten elementu kognitiboak dira .

Kategoria hauek dira gure bizitza gidatzen dutenak : konparazioak egiten ditugu , deskribatu egiten dugu , desberdindu..Eta hauek dira , hain zuzen ere , keinu bat ikusten dugunean tipologia batean klasifikatzearen arrazoia,gutxi batzuetan modu puruan sailkatzen dugularik .

Norbait ez-ohizko keinu bat egiten duenean suposatu bai , baina inork ez du galdetzen zergatik egiten duen , eta honek arazo larria ekar dezake ,entzuleak honen arabera eramanez gero bere portaera.

Metakomunikatu ezean ; hipotesia errealitate bihurtzeko arriskuaren aukera .

2.atala.Giza komunikazioaren unibertsoa

Komunikazioa beharrezkoa elkartasuna eta bizikidetza egokia lortzeko.Komunikazioaren inguruan egin diren ikerketek 3 arlotan sailkatzen dute : sintaktiko , semantikoa eta pragmatikoa .

Arlo sintaktikoak informazioa transmititzeak sortarazten dituen arazoak aztertzen ditu,honako hauek ikertuz : inguruko zaratak , intonazioa , hizlariaren komunikatzeko gaitasuna , etab . Ez dugu mezuaren esanahia antzematen ,semantika baizik.

Arlo semantikoaren ikerketek gure hitzei ematen diogun esanahiari deritzo , eta argi ez hitz egitekotan , ez duzu esango nahi zenuen hori . Honen ”zergatia ” ren inguruan dihardu.

Arlo pragmatikoa , ordea , komunikazioak jarreran duen eragina aztertzen du ,giza jarrera guztiak komunikazioa dira eta .

Hori dela eta ezinezkoa da komunikaziorik ez egotea.Isiluneak ere esanahia daukate : Galdera baten aurrean isilik geratzea , erantzuna da.

• Bestalde , komunikazioak ez du gauza bakarra transmititzen ,transmititzeko erak – aurpegia , tonua ,etab. - ,hizlaria eta entzulearen arteko erlazioa adierazten du ere .Esanak esan,komunikazioak bi adar dauzka : edukia eta erlazioa.Badira hauek barneratzeko era desberdinak , baina dena dela , jarrera da garrantzitsua,komunikazioa erreakzio-katean datza. Ikusitakoaren bertsio bat egiten dugu beti.

Edozein jarrera jarera sekuentzia erreakzioa erreakzio-katea

Aldi berean , edozein jarrerak , zerbaiten ondorioa edo kausa da .Istorio edota hipotesi bat kontatzen gaudenean ,ikusitakoa antolatzen eta horren inguruan eraikitzen gaude.

• Interakzioan mezuak bi eratara transmititu daitezke : komunikazio berbala – eta komunikazio ez-berbalaren bitartez –. Komunikazio berbalaren bitartez edozer esan ahal da zehazki eta zuzenean.Komunikazio ez-berbala , ostera , hitzekin ezin dena esan azaleratzen du.Sentimenduak transmititzen ditu ,bat-batekoa da...Hori dela eta , zaila da gezurrak esatea honen bitartez .

Dena dela , beste bi kontzeptu aztertuko ditugu ,simetria eta desberdintasuna .Interakzioak armonian garatzeko bata bestarekin osatu egin behar dira .

• Honela , batetik , gehiegizko simetriak -lehiatsua , jeloskorra – biolentzia gertaera bat ekar dezake eta bestetik , bata bestearekin osatzen direnean , bi pertsonek egoera guztiz desberdinean egonda ere ,hau onartu eta aurrera egiten dute primeran .

Azkenik , aurretik esan bezala , komunikatutako mezua aztertzen badugu , erantzun bat aurkitu al dugu bai edukietan baita erlazioan ere.Hau kontuan izanda lau erantzun mota jaso/eman daitezke:

1. Ezetza.Erlazionatzeko bideak guztiz blokeatzeari esaten zaio.

2. Baietza.Guztiz aurkakoa da hau,erlazio nahia bistan da .

3. Deskalifikazioaren bitartez zapuztu egiten du bai bere komunikazioa baita beste pertsonarena ere .

4. Deskonfirmazioa honako honetan hizlaria desagertu egiten da guztiz , entzulea ez baitio kasurik egingo.

Kasuak kasu aurreko guztiak hitzen bitartezko hizkuntzan zein komunikazio alternatiboan eman daiteke .Erantzun hauek komunikazioan nahiko argiak dira, hala ere .

1. Ez nago batere ados zurekin. (Ezetza)

2. Guztiz ados nago zurekin. (Baietza )

3. Esaten duzunaren arabera leloa zarela esango nuke. (Deskalifikazioa)

4. Ez dago espresiorik ezta inolako adierazpenik ere , beste existituko ez balitz ari da . (Deskonfirmazioa)

Badira portaera sotilagoak ere , hala nola , hauek askotan errepikatzekotan erlazio patologikoak bihur daitezke. Hau da ,ohiko portaeran jarrera berri bat sortu eta errepikatuz gero,lotura bikoitza aurkituko dugu ; eskizofreniaren oinarri bat dena.

Nahiko jarrera bereziak dira hauek eta egotekotan bistan egongo dira ziur.Halakoetan batetik gauza bat esan , eta bestetik aurkakoa dirudien bat bota.Hauxe dela eta , portaera hauen biktimak badaude ere ( menpekoak ) .

Honen adibide argi bat , hurrengo hau izango zen : amak batetik , umeari geldi eta jaten egoteko agitzen dio eta bestetik , ez da ezta mugitu ere egiten eta ez dio janaririk ipini mahai gainean … Honetan hitzekin bazkaltzera joateko agindua eman dio eta komunikazio alternatiboaren bidez ez du halakoaren seinale egin.

3.atala “Hitzak” esaten dutenean

Gizakiok errealitatea norberaren burutik at sentitzeko joera daukagu.Bestalde,filosofiaren korronte

...

Descargar como (para miembros actualizados) txt (26 Kb)
Leer 14 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com