ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Lo que hace el arte para el desarrollo del niño


Enviado por   •  9 de Marzo de 2014  •  Ensayos  •  374 Palabras (2 Páginas)  •  158 Visitas

Página 1 de 2

Gizakiak, gizaki denetik, harreman estua izan du artearekin. Azken batean ikusten, sentitzen, pentsatzen... duena adierazteko eta komunikatzeko balio izan dio mendeetan zehar.

Arkitekturak, musikak, dantzak, eskulturak, pinturak eta antzerkiak lengoaia unibertsala darabilte eskuartean. Egungo bizimodua nolakoa den jakiteko tresna paregabea dira, eta iraganeko gizartea ere erakusten dute.

Artistek , filosofoek, hezitzaileek, psikologoek, soziologoek... askotariko azalpenak eman dituzte artearen inguruan. Nork bere ikuspegitik azaldu izan du zer den artea, eta askotariko iritziak ipini dituzte mahai gainean. Besteak beste, energia deskargatzeko bidetzat hartua izan da; plazera ematen duen ekintza gisa; bizitzari ihes egiteko modutzat; ezarrita dagoena zalantzan jartzeko tresnatzat; ikaskuntza emozionala lortzeko aukera gisa; eta errealitateko elementu kontrajarriak bateratzeko baliabide bezala definitu dute zenbaitek. Kasu honetan ere: zenbat buru, hainbat aburu.

Horrela, arteak, helduentzako gauza dirudi. Baina ez da hala. Haurrek ere egiten dituzte lan artistikoak. Baina ba al dute horretarako tarterik egungo hezkuntza sisteman?

Gaur egun, oinarrizko hezkuntzan alboratu samar dago arte heziketa; beste irakasgaiek dute lehentasuna, eta ondoren, denbora geratzen baldin bada egiten zaie lekua horrelako ekintzei. Eta oro har, irakasleak ez daude horiek eskaintzeko behar bezala prestatuta. Margolaritza, dantza, musika, antzerkia... ikasle gutxi batzuei mugatuta geratzen dira, baldin eta eskolaz kanpoko ekintzetan edo tailerretan izena emanda badaude.

Zer eskaintzen dio arteak haurraren garapenari?

Jarduera artistikoek, hots, musikak, pinturak, dantzak eta antzerkiak haurren garapen psikomotorea estimulatzen dute. Bereziki psikomotrizitate fina eta astuna lantzen dira, eta bide batez baita gorputzaren kontrola ere.

Bestalde, jarduera artistikoek garapen kognitiboan dute eragina. Besteak beste, arreta, kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa, autokonfiantza, borondatea...lantzen direlako.

Era berean, haurraren garapen sozio-emozionalari ere mesede egiten dio arte heziketak. Izan ere, haurrak bere burua onartu behar du, bere ahalmen eta muga guztiekin. Onarpen horrek lotura izango du haurrak bere buruaz duen ikuspegiarekin, eta horrek zuzenean eragingo du bere jokabidean; orain eta etorkizunean.

Baina ez hori bakarrik, jarduera artistiskoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira.

Arte hezkuntzak haurrari egiten dizkion ekarpen guztien artean, baina, bada bereziki garrantzitsua den bat: sormena. Malgutasuna, originaltasuna, etorria, independentzia, kritika, autokritika... landu ahal izango ditu. Zerbait sortzean, analisi gaitasuna, aukeratzeko gaitasuna, loturak egiteko

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (3 Kb)  
Leer 1 página más »
Disponible sólo en Clubensayos.com