ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Sistema Judicial Americano


Enviado por   •  19 de Febrero de 2014  •  879 Palabras (4 Páginas)  •  249 Visitas

Página 1 de 4

Testu honetan Ameriketako botere judizialaren inguruan mintzatuko naiz Alexis de Tocquevilleren lana kontuan hartuz.

Amerikarren moduko gobernu mota batzuk egon arren, amerikarren botere judizialaren berdinik ezin da aurkitu. Botere judizialaren lehen ezaugarria, herri guztietan bezala, arbitro-funtzioa betetzea da. Auzitegien aldetik akzioa egoteko, beharrezkoa da liskarra egotea, hau da, liskar bat egon behar da pertsona fisiko edo juridiko batek akzio bat egoteko eta Estatuaren jarduera eskatzeko. Epailea egoteko, beharrezko da prozesua egotea, epailea prozesua bideratzeko helburuarekin sortu den kargua da eta. Legeren batek liskarrik sortzen ez duen bitartean eta ongi funtzionatzen duen bitartean, botere judizialak ez du lege horretaz arduratzeko aukerarik. Baina legea desegokia denean eta epailea horretaz jabetzan bada, lege horren kontra joango da, hura konpondu eta lege egokia izateko eta prozedurarekin jarraitzeko. Bigarren ezaugarria kasu partikularra erabakitzean datza, ez printzipio orokorrak. Arazo partikular bat ebaztean epaileak printzipio orokor bat suntsitzen badu,epailea bere jardunaren berezko esparruan gelditzen da. Hortaz, ez da ezer gertatzen kasu zehatz batean printzipio orokor bat hausten badu. Baina epaileak zuzenean erasotzen badio printzipio orokor bati kasu partikularrik gabe, bere boterearen mugak pasatuko ditu. Hirugarren ezaugarria deitu gabe ezin jardutzea da, errekeritua izan gabe jardutea. Botere judizialak ez du ekimenik, mugiarazi beharra dago mugi dadin. Lehenengo ezaugarrien artean esan dudan bezala akzio eta prozedura bat irekitzeko liskar bat egon behar da. Horregatik esaten da botere judizialak izaera pasiboa duela. Epaileak bere kabuz kriminalak pertsegitzen hasten bada bere ekimenetik kanpo arituko litzake, “justiziero autonomo” bezala.

Dena den, Ameriketako botere judizialak dituen hiru funtsezko ezaugarri hauek gainontzeko estatuek dutenaren berdina dira. Zerk ezaugarri desberdintzen du Ameriketako botere judizialak gainontzeko herrialdeengatik? Beren erabakiak legeetan baino gehiago konstituzioan oinarritzeko eskubidea onartu dietela amerikarrek epaileei. Beste era batera esanda, konstituziokontrakoak iruditzen zaizkien legeak ez aplikatzeko baimena eman diete. Honetan sakondu baino lehen Ameriketako konstituzioari buruz hitz egitea komenigarri da. Konstituzio amerikarra aparteko obra da, legegileak nahiz hiritar xeheak behartzen dituena. Herri osoaren borondatea ordezkatzen duenez, herriaren borondatez alda daiteke, horretarako ezarritako pausuak jarraituz noski. Konstituzioa legeetako lehena da, beraz ezin du lege batek aldatu. Bidezkoa al da orduan auzitegiek,epaileek, konstituzioak esaten duenari kasurik ez egitea? Kontuan hartu behar da legeak konstituziokontrakoak deklaratzeko eskubidea epaileei ukatzean, zeharka gorputz legegileari ematen ari zaiola eskubide hori. Estatu Batuetako auzitegietan, epaileak konstituziokontrakotzat jotzen duen lege bat inbokatzen duenean, epaile horrek uko egin diezaioke aplikatzeari. Erabaki honek lege baztertuaren gain

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (6.1 Kb)  
Leer 3 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com