ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

URA (1.gaia)


Enviado por   •  29 de Noviembre de 2022  •  Apuntes  •  776 Palabras (4 Páginas)  •  38 Visitas

Página 1 de 4

URA

  1. SARRERA

Urak izugarrizko garrantzia du izaki bizidunetan, izan ere, zelulen funtsezko osagarria da, eta askoren habitata ere. Uraren propietate fisiko-kimikoak haren oinarri molekularrean daude oinarrituta

  1. URAREN EGITURA

Molekula berezia da bere formagatik,

tetraedro forma hartzen du.

Ura bi hidrogeno atomo eta oxigeno atomo batez dago osatuta. Lotura kobalente polarra da. Bere karga oso neutroa izan arren, polartasun horrek, dipolo elektriko bat sortzen du, hau da, oxigenoaren eta hidrogenoaren elektronegatibotasunak ezberdinak direnez, elektroi partekatua oxigenotik gertuago kokatuko da ingurune negatiboa sortuz eta hidrogenoaren ingurunea positiboki kargatuko da, beraz, ur molekula batean, oxigenoaren aldeak (S⁻) beste ur molekula baten hidrogenoa (S⁺) erakarriko du eta alderantziz.

Ur molekulak hidrogeno lotura bidez elkartzen dira eta lotura indartsuak ezartzen dituzte ur molekulen artean.  Ur molekulen arteko H zubiaren energia 23,3 KJ/mol-ekoa da. H zubien Van der Waals-en indarrak gehitu behar dira, 5 KJ/mol inguruko energia gehitzen dutenak.  Ondorioz, ur molekulak banatzeko energia asko behar da, horregatik fusio tenperatura, irakite tenperatura eta bero espezifikoa altuak dira. Gainera, parte hartzen duten hiru atomoek zuzen bat osatzen badute, hidrogeno zubia indartsuagoa izango da.

IZOTZAREN EGITURA:

Sare kristalino konformazioa du, mugimendurik gabea. Izotzetan H zubiak likidoan baino egonkorragoak dira. Ur molekula zentralaren lau hidrogeno zubiak ikus daitezke izotzaren eredu kubikoan. Egitura honek eragiten du izotzaren dentsitatea txikiagoa izatea urarena baino.

  1. URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
  • BERO ESPEZIFIKO HANDIA:

Bero espezifikoa substantzia batek 1ºC igotzeko behar duen energia da. H zubiek eragiten dute uraren fusio eta irakite tenperatura altuak izatea. Tenperatura handitzean, entropia handitzen da hidrogeno zubiak ahultzen eta hausten doazen heinean. Ura termo erregulatzailea da, izakiak babesten ditu ΔT handien aurrean. Edozein likidoren gramo bat gas bihurtzeko behar den energia (H zubiengatik).

  • DENTSITATEA

Uraren dentsitatea solido egoeran txikiagoa da likido egoeran baino (izotzaren egitura hexagonalagatik). Honi esker, izotzak ur likidoaren gainean flotatzen du, eta isolatzaile bezala jokatzen du. Ur-masa handiak goran geratzen dira. Honen behealdean, ur likidoan, bizitza posible da, beraz, biosferaren kontserbaziorako garrantzitsua da. Dentsitate maximoa: 4ºC tan

  • OSMOSIA ETA PRESIO OSMOTIKOAREN NEURKETA

Mintz erdi iragazkorra dagoenean gertatzen da osmosia, eta ura zeharkatzen da, baina solutua ez! Ura, disoluzio diluitutik kontzentratura igarotzen da. Behin uraren presio osmotikoa berdindu denean, gelditu egiten da prozesua.

[pic 1]

Presio osmotikoa kontzentrazio berdina lortzeko egin behar den indarra da, eta solutu molekulek egiten dute indar hori.

INGURUNE HIPERTONIKOA🡪 kontzentrazio handieneko ingurunea.

INGURUNE ISOTONIKOA🡪 kontzentrazio berdina dute.

INGURUNE HIPOTONIKOA🡪 kontzentrazio gutxieneko ingurunea.

  • OSMOSIA ZELULETAN

Osmolaritate extrazelularrak mintz plasmatikotik zehar ematen den ur mugimenduan du eragina. Oreka osmotikotik inguru hipotoniko edo hipertonikora igarotzean, ura mintzean zehar mugitzen da beharrezkoa den norabidera, bi aldetako kontzentrazioak berdintzeko.

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (6 Kb)   pdf (96.3 Kb)   docx (579.5 Kb)  
Leer 3 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com