ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Telepizza Porter Eredua


Enviado por   •  25 de Noviembre de 2014  •  1.093 Palabras (5 Páginas)  •  350 Visitas

Página 1 de 5

Porter eredua

1. Sektoreko lehiakideen arteko lehiakidetasun edo norgehiagoka-maila

• Lehiakide kopurua edo sektorearen kontzentrazio-maila:

2013. urtean, Espainian janari zaborreko 4.160 establezimendu zeuden, 2012an baino 35 gutxiago, 2.705 milioi euro fakturatuz. Hauetatik, 1830 milioi frankiziek fakturatu zituzten eta gainerako 830 milioi jabetzan zeudenek.

Merkatuaren egituraren inguruan, 2013. urtean, lehenengo bost enpresek, hau da, Telepizzak (627 establezimendu), Burger Kingek (535 establezimendu), McDonald´sek (437 establezimendu), 100 Montaditosek (251 establezimendu) eta Lizarran-ek (202 establezimendu) merkatu kuotaren %72,1a zuten, 2012an aldiz %70,6. Lehenengo hamar empresek aldiz, hau da, aurreko bostek eta Pan & Company, Domino´s, Rodilla, Starbuks eta Pizza Movilek merkatu kuotaren %82,4 zuten, 2012. urtean aldiz %81,2a. Ondorioz, esan dezakegu sektorea kontzentratuta dagoela, eta oraindik gehiago kontzentratzen ari dela. Honen ondorioz enpresen artean lehia txikiagoa egongo da.

• Sektorearen hazkunde tasa

2013. urtean, sektorearen bolumena %0,4 murriztu zen 2012. urtekoarekin alderatuz. Hala ere, aipagarria da jatetxeen sektorean bere pisu erlatiboa handitu egin zela, %23koa izan arte, jatetxeen sektore hau %6,9 jaitsi baizen epe horretan.

Azpisektoreei dagokienean, hanburgesategiek %1 gehiago fakturatu zuten, otartekogileek berdin eta pizzeriek aldiz %7,1 gutxiago. Establezimenduaren jabetzari dagokionez, frankiziziapean daudenek %1,4 gehiago fakturatu zuten, eta jabetzan zeudenek aldiz %3,8 gutxiago.

Hazkunde tasa negatiboak izateak enpresen arteko norgehiagoka handiagoa izatea eragiten du.

• Kostu finkoak

DBKk 2013. urtean janari azkarraren sektorearen inguruan egindako azterketa baten arabera, hau da sektore honetako enpresen kostuen batez besteko egitura:

• Lehengaiak/Hornikuntzak: %26,8

• Balio erantsia: %40,2

o Pertsonal gastua: %33,7

o Amortizazioak: %5,2

• Ustiapeneko bestelako gastuak: %33,0

Frankizia bat irekitzeko hasierako ekarpenei dagokienez, handiena McDonald´sek du, 900.000 €koa. Honen atzetik leudeke Burguer King, 550.000€rekin, eta merkeagoen artean, 100 Montaditos, 150.000 €rekin eta 30.000 €ko kanon batekin.

Ikus daitekeenez, kostu finkoek kostu aldakorrek baino garrantzia handiagoa dute, honek enpresen arteko lehia handitzea eragingo du, hauek beraien gaitasun produktibo guztia erabili nahiko baitute.

• Produktu edo zerbitzuaren desberdintze-maila

Sektore honetan dsberdintze maila baxua dela esango genuke, eta gero eta baxuagoa bilakatzen ari dela, izan ere, frankizia kate ezberdinek ia produktu berak eskaintzen dituzte: hanburgesak, otartekoak, pizzak, patata frijituak, entsaladak, freskagarriak, ...

Desberdintze maila baxua izateak lehia handiagotzen du, eta prezioa edo zerbitzua emateko moduak eragin handiagoa du.

• Irteera hesiak

Aktibo espezializatu asko ez leudeke, lokala erraz bihur baitaiteke beste sektore batetara, eta hozkailu eta bestelako materiala ere erabilgarria izan liteke bestelako jatetxe edo tabernatan.

Salmenta ondorengo zerbitzurik ez dagoenez, eta langileei kalteordainak ere baxuak izango direnez ( gutxi kualifikatutako langileak baitira), irteera kostu finkoak txikiak izango dira.

Lege murriztapenei dagokienez, ez legoke horrelakorik, gobernua ez baita sektore honen oso aldekoa.

Hesi emozionalei dagokienez, sektore honetako negozio modu nagusia frankizia denez, enpresa isteak ez luke eragin handiegirik.

Beraz, esan liteke irteera hesiak ez direla oso handiak.

• Enpresen arteko akordioak

Sektore honetan ez dago enpresen artean akordioak izanagatiko aurrekaririk, beraz, norgehiagoka handiagoa izango da.

Sektorean diharduten enpresak azterturik, ondoriozta daiteke sektore honetan lehia handia egongo dela, hazkunde tasa negatiboak baititu, beraien merkatu kuota handitu nahian dabiltzan enpresa handiak, kostu finkoen pisu handia eta desberdintze maila txikia.

2. Lehiakide berrien mehatxua

• Sarrera hesiak:

o Eskala ekonomiak eta Hedadura-ekonomiak:

Lehengaiak eskuratzean hedadura ekonomiak lortzeak azkeneko prezio txikiago bat ezartzea ahalbidetuko du, ondorioz, eragin handia izaten du.

o Produktuaren desberdintze maila:

Lehenago esan bezala, produktuaren desberdintze maila txikia izango da, honek enpresa berriak sartzea ahalbidetuko du.

o Kapital beharrak:

Sektore honetan enpresa berri bat martxan jartzeko ez da inbertsio handiegirik behar, nahikoa da lokal bat izatea eta edozein jatetxetako ohiko materiala: sukaldea, mahaiak, barra, ... Honek lehiakide berriak sartzea erraztuko du.

o Hornitzailez aldatzeagatik dauden kostuak:

Kasu

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (9.3 Kb)  
Leer 4 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com